11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

IKUSI-MAKUSI

Ariketa honek Euskadiko izaki bizidunak

ezagutaraztea du helburu. “Jolastuz eta ekinez”

gauzak hobeto ikasten direla dioen printzipio

pedagogikoa oinarri hartuta, izaki bizidunei

buruzko igarkizunak eta igarkizunak asmatzeko

argibide zerrendak prestatzean datzan jokoa egitea

proposatzen da. Ikasleei, igarkizunak edo argibideak

prestatzeko izaki bizidun bat aukeratzean, ez zaie

mugarik jarriko: alegia, edozein izaki bizidunari

buruzko igarkizuna presta dezakete. Hortaz, baliteke

gaur egun bizi ez diren edota Euskadin sekula izan

ez diren espezieak azaltzea igarkizunetan. Abagune

polita irakaslearentzat eztabaida eragiteko.

Jokatzeko beste aukera bat izaki bizidunen zerrenda

itxia ematea da. Era horretara, Euskadik bereizgarri

dituen espezieen zerrenda (oso irizpide subjektiboa)

osa daiteke; are hobeto, talde taxonomiko

desberdinetako edota, bestela, beren ekosistemetan

funtzio desberdinak betetzen dituzten espezie

batzuk aukera daitezke: sarraskijaleak, harrapariak,

deskonposatzeailak, eta abar. Izakiak sailkatzeko

moduei buruzko ariketak egiteko aukera paregabea

eskainiko liguke horrek, edota, bestela, ekosistema

bateko kideen artean sortzen diren oinarrizko

erlazioak berrikustekoa.

Ariketa honetan lortutako ezagutzak ebaluatzeko,

honako joko hau egitea proposatzen da:

Aulkietan biribilean eseri ondoren, gogoko duten

landare edo animalia baten izena idatzi behar

dute fitxa batean, animaliaren izena eta hiruzpalau

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

ZER HABITAT NAHIAGO DUTE IZAKI BIZIDUNEK?

Bi esperientziez osatutako ariketa da hau. Ikastaldea,

beraz, bi taldetan banatu behar da. Ariketak

ingurugiro baldintza jakin batzuk izaki bizidunen

banaketan erabakigarriak ote diren jakitea du

helburu. Euskadin erraz aurkitzen diren animalia eta

landare bana aukeratu dira esperientziak egiteko:

kukurutxa eta pagatxa. Lehenengo esperientziarako

bi baldintza hartuko dira kontuan: hezetasuna

eta argia. Bigarrenerako, berriz, bakarra, lur mota

ezaugarri. Ezaugarriak oso kontzeptu orokorrei

buruzkoak (“Landarea da”, “Itsasoan bizi da”, “Izaki

biziduna da”, “Hegan egiten du”) edota askoz

xeheagoak (“Gako itxurako mokoa du”, “Gingil

itxurako hosto gorriak ditu”) izan daitezke.

Ezaugarriak idatzi ondoren, ikasleen artean fitxak

trukatu, eta beste bi ezaugarri idatziko dituzte hartu

berri duten fitxa horretan.

Horren ondoren, irakasleari erakutsi behar diote

fitxa, jokoari hasiera eman dakion (irakasleak

zirkuluaren erdian egon behar du, zutik, aulkirik

gabe).

Bere fitxa irakurriz hasiko da (eman dezagun, igelari

buruzkoa egin duela): “GOGOKO DUT/ATSEGIN

ZAIT IGELA, …”, eta igelari buruzko ezaugarriren

bat esanez bukatuko du esaldia: “… LEKU

HEZEETAN BIZI DELAKO”.

Orduan, leku hezeetan bizi den izaki bizidun bati

buruzko fitxa dutenek, ezaugarri hori berek jarria ez

bada ere, lekuz aldatu beharko dute berehala. Zutik

dagoena altxatu diren bi horietako baten lekua

hartzen saiatuko da. Beraz, norbait aulkirik gabe

geratuko da. Hori hasiko da hurrena: “GOGOKO

DUT/ATSEGIN ZAIT AZERIA, …”.

Erne egon behar da, norbait, berak duen animalia

edo landareari buruzko ezaugarria esan eta mugitzen

ez baldin bada, jokoa une batez eten, eta nahasmena

sortu duen ezaugarri horri buruzko hitz bi esateko.

(baina gehiago ere har daitezke: hezetasuna eta

beste ingurugiro aldagaiak, adibidez). Kukurutxak

irakasleak banatzea komeni da. Leku heze ilunetan

bizi dira kukurutxak, enborren eta orbelaren azpian.

Haien bizilekuari buruzko argibideak emanez gero,

gehiegi erraztuko litzaioke ikasleari hipotesiak

egiteko bidea. Kontuan hartu behar da landarearen

esperientzia egiten duen taldeak besteak baino

lehenago hasi beharko duela prestatzen.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 129

7. A R I K E T A

8. A R I K E T A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!