11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

6 A R I K E T A O S A G A R R I A K

C E I D A

L E H E N H E Z K U N T Z A - B I O A N I Z T A S U N A

IZAKI BIZIDUNEKIN DUDAN HARREMANA. JOLAS GAITEZEN!

• GAIA: Beste izaki biziekin duen portaera.

• MAILA: Lehen Hezkuntzako 2. zikloa.

• ARIKETA MOTA: Sentsibilizazioa.

• TENPORALIZAZIOA: 30’

Gizakiok gainerako izaki bizidunekin dugun portaera aztertzeko joko hau proposatzen dizugu. Ezer gutxi

behar duzu ondo pasatzeko: hiruzpalau ikaskide, dado bat eta fitxak. Oso joko erraza da. Helmugara aurrena

iristen dena da irabazle. Jokoan izaki bizidunen aldeko portaerak edo ekintzak egokituz gero, arin-arin ibiliko

zara, baina haien kontrakoak edo kalterakoak egokituz gero, motel samar joango zara.

• AZALPENAK:

4. Mirotz bat aurkitu duzu mendian. Zaurituta dago, eta hegaztiak osatzeko zentro batera eraman duzu (2

lauki aurrera).

6. Hamaiketakoaren hondarrak harri baten azpian “ahaztu” dituzu (2 atzera).

9. Kostaldea garbi zaintzeko kanpaina batean parte hartu duzu (2 aurrera).

12. Ateratzen duzuen builak izututa, txori amak habiatik alde egin du, arrautzak bertan utzita. Txorikumeek ez

dute jada arrautzetik irtengo (2 atzera).

14. Zuhaitz adar batean zabuka ibili zara, harik eta adarra hautsi den arte (1 atzera).

19. Oporretara joatean zure maskotarentzat zaintzailea bilatzeaz arduratu zara (1 aurrera).

20. Lore sorta bikaina hartu duzu mendian. Tamalez, lore horietako batzuk hartzea debekatuta dago, babestuak

baitaude (2 atzera).

24. Eguberriak direla eta, guraso eta senideek gorostia jarri nahi zuten etxean apaingarri, baina zuk gorostiaren

ordez gezurrezko zuhaitz bat jartzeko konbentzitu dituzu (3 aurrera).

26. Labana hartu, eta zure izena idatzi duzu zuhaitz baten enborrean. Gaisotzeko arrisku handiagoa du orain

zuhaitzak (1 atzera).

27. Lagunak deitu dituzu txorientzat janaritegi bat prestatzera. Zure etxe inguruko txorientzat negua

samurragoa izango da aurten (1 aurrera).

31. Pago ezkurra batzuk landatu dituzu. Agian hazi horiek baso ederra bilakatuko dira egunen batean! (3

aurrera).

33. Punteria ona, bai jauna! Txoria bota duzu harrikada batez (2 atzera).

35. Ehiztaria zara. Eperra eraiki duzu, baina umeak egiteko garaia dutenez ez diozu tiro egin (2 aurrera).

39. Sugandilei isatsa kentzen ibili zara (1 atzera).

41. Bidetik ibili ordez lorategiko loreak zapaltzen ibili zara (1 atzera).

45. Habia txiki bat ikusi duzu zuhaitzean. Habia barrua ikusteko irrikitan zaude, baina ez zara igo, txitoak ez

ikaratzearren (3 aurrera).

47. Su egin duzu mendian, baina ez duzu ondo itzali, eta suak hartu du dena (4 atzera).

6. A R I K E T A

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 179

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!