11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

HASI BAINO LEHEN

Unitate honetako oinarrizko aspektu batzuei buruz

ikasleak aldez aurretik dituen ideien prospekzioa

egiteko ariketa. 30 minututan egin daiteke. Bost

atal ditu. Euskadiko espezieei, eskualde naturalei

eta habitatei buruzko galdera konbergenteak eta

dibergenteak tartekatzen dira, eta ikasleek gogokoen

dituzten ingurugiro motak ezagutzeko test txiki bat

ere bada. Kontrajarritako giroen artean (gehiago

edo gutxiago humanizatua, gehiago edo gutxiago

ZER DA HABITATA?

Habitatari buruzko kontzeptua. Baliteke ikasleek

ariketa honetako bigarren galderari erantzuten

ez jakitea. Beraz, zerrendako espezieen habitatari

FAMILIEN JOKOA

Eremu jakin batean bizi diren landare eta animali

komunitateak eremu horretako erliebearen,

klimaren, ezaugarri edafikoen eta giza jardueren

araberakoak dira. Maila honetako ikasleentzat

gehiegi izan daitekeelakoan, ez da faktore

litologikoen eta historia naturalaren aipamenik

egingo, nahiz eta tokian tokiko landare eta animali

komunitatean eragina duten. Euskadiko Autonomi

Erkidegoa zortzi eskualde naturaletan banatu ohi da,

eta sailkapen hori darabilgu hemen, nahiz eta, beste

edozein sailkapen bezala, hautazkoa izan hori ere.

Eskualde fitoklimatikoen arabera ere egin zitekeen

sailkapena, zuzenagoa, agian, habitat kontzepturako,

baina ilunagoa ikaskuntza maila honetarako.

Garrantzitsuena, nolanahi ere, ikaslea Euskadiko

ekologia aniztasunaz jabetzea da.

Euskadiko eskualde guztietako ezaugarri nagusiak

ezagut ditzaten, karta joko berezia prestatu da,

bestela nekez bururatuko lituzketen aspektuak

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

basatia,...) bat aukeratzea eskatzen zaie. Ariketa

hau erraz osa daiteke hautatuko diapositiben

emanaldi batez, ez baita aski irudi gutxi batzuk

erakustea ikasleek gogokoen dituzten ingurugiroei

buruzko ondorioak ateratzeko. Beraz, diapositibak

ikusi, gogokoenak hautatu eta, taldetan banatuta,

hautaketaren arrazoiak azaldu.

buruzko informazioa bilatzera bultzatuko da ikaslea,

ikasgelako, ikastetxeko edo etxeko liburuetan

bilatzera hain zuzen.

jolastuz ezagut ditzaten. Ikaslearengan ezagutzak

lortzeko nahia piztearren eta ezagutza horien

ulermena erraztearren, karta jokoa ikasleak berak

diseinatzea proposatzen da. Hau da, karta jokoko

zortzi familietarik zazpiri dagozkien marrazkiak

ikasleen artean egitea. Familia bat, lehenengoa,

ematen da eredutzat, karta guzti-guztiak diseinatuta.

Bestalde, karta bakoitzaren edukiaren deskribapena

ere ematen da, ikasleak horren marrazkia egin

dezan. Behin karten marrazkiak eginda, margotzea

eta moztea besterik ez da faltako. Karta saila

fotokopiatuz gero, aldi berean hainbat taldek

jokatzeko aukera izango da.

Kartetan bizpahiru aldiz aritu ondoren, denon

artean laburbilketa egitea proposatzen da. Irakasleak

bi sarrerako koadroa (eskualdeak eta eskualde

bakoitzeko ezaugarriak) marraztuko du arbelean,

ikasleek bete dezaten. Ezaugarriren batez inor

oroitzen ez bada, edota zalantzan baleude, karta

jokoa kontsultatzea eskatuko zaie.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 125

1. A R I K E T A

2. A R I K E T A

3. A R I K E T A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!