11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6 A R I K E T A O S A G A R R I A K

188

L E H E N H E Z K U N T Z A - B I O A N I Z T A S U N A

JOKOA: HABITATAK BERRONERATZEN

4.- “Hondamendi ekologikoa” txartelak. Moztu itzazu, eta taularen erdi-erdian jarri, testua ikusten ez dela.

Lastima! Produktu kimikoak

egiten dituen fabrika

bateko gas kimikoek

airea kutsatu dute. Zure

habitateko bi landare hil

dira.

Erne! Sutea sortu da

hariztian eta artadian.

Habitat bakoitzeko bi

zuhaitz desagertu dira.

5.- Jokoa:

Lurrikarak astindu

du ingurunea: habitat

bakoitzean landare eta

belarjale bat desagertu

dira.

Fabrika bateko isurketa

toxikoak direla eta, ibaiko

ura lehenbizi, eta itsasokoa

gero, kutsatu dira.

Habitat bakoitzean bi

landare desagertu dira.

Zoritxarreko zu!

Ehundaka tona zabor

bota dute zure habitatean.

Harrapari bat hil

zaizu.

Isileko ehiztarien eta

arrantzaleen jarduerak

direla eta, harrapari bana

desagertu da habitat

bakoitzean.

Joko honen helburua habitatak berroneratzea da, zenbait animalia espezie (igaraba, katamotza, hontza eta

balea) zein bere habitatean berriz sartzea lortzeko.

a) Jokoa hasteko, bina fitxa jarri behar dira kantoietako irteera laukietan.

b) Dadoa txandaka botatzen da, eta ordulariaren orratzen norabide berean mugitu behar dira fitxak. Bi fitxetatik

zein mugitu, norberaren esku dago. Hartuta dagoen lauki batean ezin da fitxarik utzi. Jokalari batek fitxa

mugitzerik ez badu, txanda galtzen du.

c) Jokalariak fitxa uztea egokitzen zaion laukiaren kolore bereko landare bat har dezake. Jokalariak fitxa uzten

duen laukia bere habitataren kolore berekoa baldin bada, habitataren laukitxoetako batean jar dezake. Bestela,

taulaz kanpo utzi behar du, eta trukea egiteko premia duenerako gorde.

Jokalari batek bere habitateko laukitxoetan bi landare jartzea lortu ondoren, eta fitxa habitat horren kolore

bereko lauki batean uztea egokitzen bazaio berriz, belarjale bat hartu eta bere habitateko laukitxoetako

batean jartzeko eskubidea izango du. Eta bi belarjale lortzean, berriz, harrapariak hartzen hasi ahal izango

da.

Bakoitzari dagozkion bi harrapariak lortu ahal izateko, beraz, 4 belarjaleak (eta, beraz, 8 landareak) lortu behar

dira lehenbizi. Izan ere, harrapari bat biziko bada, nahikoa belarjale izan behar du jateko, eta belarjaleak, berriz,

nahikoa landare. Hori dela eta, pixkana-pixkana berroneratu behar duzu habitata: haragijale halako bi belarjale

eta belarjale halako bi landare behar dituzulako.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

Zure belarjaleetako bat

nekazaritzan erabiltzen

diren gai pozoidunek

pozoitu dute. Belarjalea

hil egin da, eta hura jan

duen harraparia ere bai.

Ozono geruzaren zuloa

egunean baino egunean

handiagoa da, baina ez

du oraingoz gure habitatetan

kalterik eragin.

10. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!