11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

132

ZOMORROAK MODELATZEN

Xehetasunen behaketa, behaketa horien errejistroa,

hautemandako irudiaren adierazpen plastikoa,

eta sormenaren garapena, horra ariketa honetan

zer sustatu nahi den. Ikasleak eredu erreal bat

erreproduzitu behar du, hartara soluzio teknikoak

ZERGATIK OTE DIRA HORREN

GARRANTZITSUAK HABITATAK?

Ariketa honetako animalia zerrendan bi motatako

animaliak nahastu dira: alegia, batetik, ezaugarri

zehatzetako inguruneetara moldatutako espezieak

(espezialistak, estenoikoak), eta, bestetik, era

askotako habitatetan bizi daitezkeenak. Lehenengo

horiek eraso errazak dira, ez baitute bizitzerik

habitat jakin batean izan ezik. Hala, habitat hori

suntsituko balitz, nekez iraungo lukete bizirik.

BASERRIKO HESIAK

Habitat berean bizi diren espezie guztiak zuzenean

edo zeharbidez harremanetan daudela eta

elkarrekin orekan bizi direla jabetzea da ariketa

honen helburua. Landare bizizko hesi baten edo

basotxo baten sare trofikoa jartzen da adibidetzat,

eta horrek nekazal inguruneetako bioaniztasunaren

galeraren eragile nagusietako batez hitz egiteko

aukera emango du: alegia, landare naturalez egindako

hesien eta basotxoen desagerpenaz. Lursailen

kontzentrazioagatik desagertzen dira gehienbat.

Saguen ugaltzeko ahalmenari eta kontrol mekanismo

naturalei buruzko informazioa banatuko zaie ikasleei,

eta informazio hori aztertu ondoren, honako

hipotesi hau luzatzea proposatzen da: zer gertatuko

litzateke hesiak desagertuko balira? Galdera horri

tarteko beste galdera batzuei erantzunez erantzutea

proposatzen da.

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

eta estetikoak bilatuz. “Experimenta con los

insectos” liburuan (ikus bibliografia) intsektu

eredu bikainak agertzen dira, oso kilikagarriak eta

iradokitzaileak ikaslearentzat.

Euskadiko hainbat animaliaz osaturiko zerrenda hori

abiapuntutzat harturik, izaki bizidunak biziko badira

haiek bizi diren habitatak bizirik zaindu beharraz

ikaslea jabetzea da ariketaren helburua. Beste era

batera esanda: igaraba Euskadin biziko bada, kutsatu

gabe geratzen diren ibaietako ibarbaso apur horiek

bizirik zaindu beharko dira.

Ariketa hau “izurrite” eta “izurriteak era artifizialean

eta naturalean kontrolatzeko mekanismoak”

kontzeptuak sartzeko baliagarria izan daiteke. Kontu

handiz tratatu beharrekoa da “izurrite” kontzeptua:

alegia, argi utzi behar da ez dagoela berez on edo

txar den animaliarik ez landarerik. Baina, batzuetan,

oreka naturala hausten denean –giza jardueraren

ondorioz, gehienetan–, espezie batzuk neurriz

gain ugaltzen dira, eta horrek kalte egin diezaieke

geure interesei. Orobat “belar txar” bat ere ez da,

berez, txarra, baina berak hazteko hartzen dituen

baliabideak ez zaizkio jada baliatuko landatutako

landareari, eta landatutako horiek dira hain zuzen

guk biltzen ditugunak, guretzat balio ekonomikoa

dutenak.

14. A R I K E T A 13. A R I K E T A

15. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!