11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

134

Joko honek gizakia katea horretan partaide gisa

sartzeko balio diezaguke (beste fitxa bat erantsiz),

edota sokatik tira egiten duen kaltegile gisa

agertzeko (mendian gaude, aste bete dutxatu gabe,

eta ibaira goaz garbitzera, xanpu eta guzti, … Zer

gertatuko litzateke aparrarekin…?).

BEHIN BATEAN

Ezin tentazioa garaitu, eta Susan Ahearn-ek Michel

Caduto-k idatzitako liburuan iradokitako ariketa

jakingarri hau proposatu nahi dizuegu orain. Sarritan,

haur literaturan, ezaugarri antropomorfikoez

janzten dira animaliak, eta haien irudikapen okerra

egiten dute haurrek buruan. Untxiak, adibidez,

izaki atseginak eta onak dira haurrentzat. Ezaugarri

horiek, baina, ez dira behagarriak, irudimenaren

munduan eta ipuin irakurketagatik sortuak baizik

(HANNOUN, 1977). Jende gutxik daki, ezta helduek

ere, untxiak, bere lurraldea defendatzean, oso gogor

jokatzen duela bere kidekoekin. Untxiez elikatzen

diren animaliak, berriz, ankerrak eta bihozgabeak

balira bezala deskribatzen dira, untxien ugalketa

azkarra kontrolatzeagatik haiengana zordun garela

ohartu ere egin gabe. Are okerrago tratatzen dira

gizakion interes berak izateko zoritxarra izan duten

animalak: otsoak, esate baterako, zeinek oso ospe

txarra baitute.

IPUIN TAILERRA

Ikasgela ikastexera zabalik dagoen baliabide

gisa hartzen denez, ikastalde batean sorturiko

baliabideak beste ikasgeletara proiektatu behar dira,

ikastetxeari pixkana-pixkana girotzeko aukera eman,

eta ikaskuntza trukea eta ezagutzaren eraikuntza

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

Ikasleari animalien benetako izaera eta eginkizuna

zein diren erakusten duten ipuinak eskaini behar

dizkiogu, harrapari batek jateko, eta ez gaiztoa delako,

hiltzen duela jabe dadin, edota apo nazkagarriak

izurriteak kontrolatzen zer mesedegarriak diren

ohar dadin, hala nola animalia horiekin aurrez aurre

topatuz gero nola jokatu behar duten jakiteko,

arrisku handirik edota gehiegizko konfiantzarik

hartu gabe.

CADUTO M. J., 1992: “Guía para la enseñanza de los

valores ambientales”. UNESCO-PNUMA Ingurugiro

Hezkuntzarako Nazioarteko Programa. Editorial Los

Libros de la Catarata.

HANNOUN H., 1977: “El niño conquista el medio”.

Editorial Kapelusz.

kolektiboa bideratzearren. Aurreko ariketan

idatzitako ipuinetako batzuk antzeztuak izateko

prestatzea eta beste ikastaldeen aurrean antzeztea

proposatzen da horretarako.

16. A R I K E T A

17. A R I K E T A

18. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!