11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6 A R I K E T A O S A G A R R I A K

C E I D A

L E H E N H E Z K U N T Z A - B I O A N I Z T A S U N A

ZER GERTATZEN DA MASKOTEKIN?

• GAIA: Animaliak zaintzea.

• MAILA: Lehen Hezkuntzako 1. zikloa.

• ARIKETA MOTA: Sentsibilizazioa.

• TENPORALIZAZIOA: 45’. Irakasleak erabakiko du zenbat denbora erabili irtenaldietarako.

• OHARRAK: Gizakiak izaki bizidunez baliatzeko duen moduetako bat etxean lagun egingo dioten landare edo

animaliak hartzea da. Eginkizun horretarako espezie exotikoak eskuratzeak arazo franko sortzen dituela gauza

jakina da, baina kontu horiek aurrerago landuko dira, beste ziklo batzuetan. Ariketa honen bidez maskotak

erostean kontuan hartzen ez diren beste zera batzuk aztertu nahi ditugu: maskota edukitzeak dakartzan

ardurak eta erantzukizunak, alegia. Horregatik proposatzen da ariketa hau haurrekin egitea, etxean maskota

bat izateak dakartzan erantzukizun pertsonalez jabetzen ote garen aztertzeko.

Etxerako, maskota gisa, zer animalia nahiko luketen pentsatzeko eskatuko die irakasleak ikasleei. Gero, zergatik

egin duten aukera hori azal dezaten eskatuko die, eta aukeratutako animalia horren marrazkia egin dezaten.

Gero, aukeratu duten maskotak zenbat balio duen eta hura zaintzeko zer egin behar den galdetu behar dute.

Animaliak saltzen diren denda batera joatea proposatzen da, edo, bestela, albaitari bat edo aditu bat ikasgelara

gonbidatzea

Maskotarik duen ikaslerik balego, hura zaintzeko nola moldatzen den azaltzeko eskatuko dio irakasleak, eta

ahal bada, ikasgelara eramateko animalia, ikaskideek ezagut dezaten (animalia nola zaintzen duen, jaten zer

ematen dion, … azalduko die ikaskideei).

Informazio hori guztia lortu ondoren, era honetako galderak egingo dira: Ba al duzu etxean maskotarentzat

leku egokirik? Astean ematen dizuten diruaren zati bat maskota zaintzeko (janaria erosteko, adibidez) erabiliko

zenuke?, …?

Ariketa honen luzapen gisa, albaitariarengana, animali saltoki batera, edo animaliak zaintzen dituzten zentro

batera joatea proposatzen da (maskota bat nahi baduzu, erosi ordez, zergatik ez duzu bat adoptatzen?).

4. A R I K E T A

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 177

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!