11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

B A R I K E T A B I L D U M A

C E I D A

FAMILIEN JOKOA

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

Euskadin, lurraldeak duen tamainarako, era askotako landare komunitateak daude. Batez ere Euskadik

duen klimarengatik eta erliebearengatik da hori horrela. Landare espezie bakoitzak ur, argi, tenperatura eta

elikadura premia desberdinak ditu. Lurraldeak tokian tokiko ezaugarriak dituenez, tokian tokiko ezaugarrien

araberako landareak hazten dira Euskadin, landare mota desberdinak, alegia. EAEko iparraldean, adibidez,

mendiak hesiak bezalakoak dira: haize busti hotza gelditu, eta bertan husten dute. Horregatik, zenbat eta

hegoalderago, orduan eta lehorragoa da klima Euskadin. Gainera, lurra ere desberdina da toki batetik bestera,

eta alde handiak daude landaredian: Arabako Errioxan eta Ibar Atlantikoetan, adibidez, oso desberdina da.

Gizakiaren jarduerak, gainera, paisajea eraldatzeaz gainera, toki batetik bestera dauden aldeak areagotu

ditu. Basoak bota, eta horien lekuan labore sailak prestatu, errepideak egin, eta hiriak eraiki ditugu. Gure

mendietan kanpotik ekarritako zuhaitzak landatu ditugu, …

Irakurri berri duzun testu horren arabera, zein dira Euskadiko landaredian eragin gehiena duten lau faktoreak?

Ba, faktore horien konbinazioa dela eta, zortzi eskualde natural desberdin bereizten dira Euakadiko Autonomi

Erkidegoan zein bere ezaugarriekin. Orain, guzti honi buruz gehiago ikasteko, kartetan aritzea proposatzen

dizuegu. Zer iruditzen zaizue?

Oso karta joko erraza da. Kartak, zuen irakasleak emango dizkizue. Zortzi familia daude: familia bat Euskadiko

eskualde natural bakoitzeko. Familia bakoitza sei kartaz osatua dago. Karta horiek eskualde horietako baten

kokapena, erliebea, klima, habitata, animali komunitate eta paisaje humanizatuaren berri ematen dute. Guk,

ordea, familia bateko kartak baina ez ditugu egin. Gainerako familien karta bakoitzeko marrazkiak egitea zuen

egitekoa izango da. Ondoko irudi hauek lana erraztuko dizuete. Bana zaitezte zazpi taldetan: famili karta bat talde

bakoitzeko. Karta jokoaren arauak familiak egiten diren beste edozein karta-jokorenak berak dira:

1.- Jokalari kopurua: 3 eta 8 artean.

2.- Jokoaren helburua ahalik eta familia gehien osatzea da. Zortzi familiak osatzean bukatutzat ematen da

jokoa.

3.- Seina karta banatu behar dira.

4.- Kartak banatu dituenaren eskuinekoak ematen dio hasiera jokoari.

5.- Txanda heltzean, eskatu karta bat, edonori. Eskatu diozun horrek karta baldin badauka, eman egin behar

dizu. Hutsik egiten ez duzun bitartean, karta gehiago eskatzen jarrai dezakezu, pertsona horri berorri

edo beste norbaiti. Baina huts egiten baduzu, banatzean sobratu diren karten pilatik bat hartu behar

duzu (pilan kartak dauden artean). Hurrena jokoan zure eskuinean dagoena da.

6.- Saia zaitez gogoratzen nork dauzkan familia osatzeko behar dituzun kartak, eta jokatzeko txanda

duzunean, ez hutsik egin!

3. A R I K E T A

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 141

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!