11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Unitate didaktiko honetako helburu nagusia ikaslea

ingurugiroaren mundura sartzea da, mundu horretara

ohitzea, eta mundu hori zaintzeko jokabideak sustatzea

harengan. Bide batez, ingurune horretan era askotako

animalia eta landare bizi direla erakutsiko diogu ikasleari.

Ariketa hauetarako proposatzen den lan metodologia

behaketan eta zentzumen anitzeko esperientzian

oinarritzen da ingurune hurbileko bioaniztasunaz ohartzera

iristeko. Bioaniztasunaz ohartu ondoren, ikasleari partaide

izateko eskatuko zaio, partaide bai ekimenak bultzatuz bai

gainerako ikaskideekin elkarlanean arituz. Ikaslearengan

iritzi kritikoa ez ezik nolabait bere kabuz jarduteko interesa

piztea ere lortu behar dugu, erabakiak hartu eta arazoak

kopondu behar dituenerako.

Oso inportantea da ikaslea, adin horretan, gainerako izaki

bizidunak gure inguruneko partaide direla jabetzea. Hori

dela eta, ingurunea osatzen duten animalia eta landare

nagusiekin harremanetan jarri behar dugu ikaslea, izaki

bizidunekiko emozio loturak sortzeko helburuz.

Izaki bizidun desberdinen artean, are espezie bakoitzeko

kideen artean ere, zer alde dauden ohartzen ere lagundu

behar diogu ikasleari. Izaki bizidun bakoitzak ezaugarri

fisiko jakin batzuk, elikadura mota jakin bat eta, orohar,

bizimodu jakin bat ditu.

Ikasleen hezkuntza osoa bultzatu nahi denez, ariketa

bakoitzean adiskidetasuna, kooperatibismoa, eta

aniztasunari buruzko begirunea sustatzen saiatuko gara.

B I O A N I Z T A S U N A Z O H A R T Z E N

A.5 D I D A K T I K A O R I E N T A B I D E A K

C E I D A

Ariketak sailkatzerakoan, Tbilisiko helburuak hartu dira

kontuan, eta hartara, sinbolo bat erabili da helburu

bakoitzeko:

- Aldez aurretiko ideiak

- Ulermena

- Kontzientzia hartzea

- Parte hartzea

- Ebaluazioa

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!