11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A.7 A R I K E T E N A Z A L P E N A

ABIATU AURRETIK

Ikaslearen aldez aurretiko ideien prospekzioa

egiteko eta ikaslea gaia lantzera bultzatzeko ariketa,

bost ataletan banatua.

a) Zer ari gara gu giro honetan sartuta?

Irakasleak landare eta animaliei buruzko argazkiz eta

marrazkiz girotuko du ikasgela. Izaki bizidunen irudiez

gainera, gauza bizigabeenak ere tartekatuko ditu hanhemenka,

eta baita izaki bizidunekin zerikusia duten

zereginetan diharduten (zuhaitza botatzen, baserrian

lan egiten, lurra lantzen, kontserba lantegi batean

lanean, …) gizakienenak ere. Hondoko musika gisa

ingurune naturaleko hotsak jarriko dira entzugai.

Lehenengo saio hau goizeko edo arratsaldeko

lehenengo orduan egitea komeni da, edota, bestela,

jolasdenboraren ondotik, ikasgelan sortutako giroa

dela-eta ezustearen faktoreaz baliatu ahal izateko.

Minutu batzuez haurrak ikasgelan barrena ibiliko

dira irudiei begira. Esertzen direnean, ikusitakoari

buruzko eztabaida eragingo da: zer gustatu zaien

gehien, zer gutxien, zergatik, zerk harritu dituen,

…. Izaki bizidunen eta gauza bizigabeen arteko

desberdintasunez, hala nola gizakien eta gainerako

izaki bizidunen arteko harremanez hitz egitera

bultzatu behar dira ikasleak, zer kontzeptu erabiltzen

dituzten jakitearren. Horretaz gainera, unitatean

heldu behar zaion gaiari buruzko jakinmina piztea

da ariketa honen helburua. Bukatzean, hurrengo

egunean ikasgela girotu eta hornitzeko argazki edo

marrazki bana ekartzea eskatuko zaie.

b) Zer dakigu izaki bizidunez?

Izaki bizidunei buruzko iradokizunak egiteko eskatu,

eta arbelean idatziko dira, ikasleek izaki bizidunez

zer dakiten (aldez aurretiko ideiak) ezagutzeko.

Irakasleak elkarrizketa gidatu, eta galderak egingo

ditu, haurrei izaki bizidunez dakitena ateratzeko:

erabiltzen duten lexikoa, kontzeptuak, … Era

honetako galderak egitea proposatzen da:

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A Z B A L I A T Z E N

- Zer dakigu izaki bizidunez?

- Denak berdinak al dira?

- Zertan bereizten dira landarea eta animalia?

- Hezurdunak al dira denak?

- Non bizi dira?

- Non jaiotzen dira?

- Euskal Herrikoak bertakoak ala kanpotik

etorriak dira?

c) Okerrak aurkitzen

Izaki bizidunen ezaugarriei buruzko aurretiko ideiak

lantzea da ariketa honen helburua. Lehenbizi, bakarka

eta 15 bat minutuz, marrazkian oker dagoena

markatu, zerrendan idatzi, eta okerra zertan datzan

azalduko da (1. fitxa). Gero, ikastaldea talde txikietan

banatuta, erantzunak berrikusi. Hauek dira okerrak:

- Ekilore korrikalaria.

- Hitz egiten ari den harria.

- Zerri errulea.

- Sagu igeri-oinduna.

- Zaldi haragijalea.

- Uretako sungandila.

- Bitxilore enbordun adar-lodia.

- Sai belarjalea.

- Erle mokoduna.

- Oilo ile meatsa.

d) Taldekaketa

Jolas baten bidez gogoraraziko dugu zertan datzan

«espeziearteko aniztasuna». Irakasleak neskamutilak

sakabanatu, eta, gero, bi taldetan bereiziko

ditu, ezaugarri jakin baten arabera, betiere: horailak/

beltzaranak, begi-argiak/ilunak, oin-txikiak/handiak;

bosnaka garaieraren arabera, hirunaka sexuaren

arabera, adinka, … ere berezi daitezke. Ariketa

hau ikasgelan bertan edo leku zabalago batean

(jolastokian, gimnasioan, …) egin daiteke. Bukatzean,

gogoratu ikasleei, gu, nahiz eta gizakiak izan denak,

hainbat taldetan bereiz edo bana gaitezkeela,

ezaugarri desberdinak baititugu. Animalia eta

landare motekin ere gauza bera gertatzen da. Hori

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 75

1. A R I K E T A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!