11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

C E I D A

A U R K E Z P E N A

Material hau Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ingurugiro-hezkuntza euskal

hezkuntza sisteman integratzeko asmoz ikastegien eta irakasleen eskura jarri behar dituen unitate

didaktikoen erakusgarri bat da.

Bilduma hau kaleratzearen arrazoia Haur-hezkuntzako eta Derrigorrezko Hezkuntzako ziklo

bakoitzeko irakasleari laguntza-materiala eskaini ahal izatea da. Hamazazpi unitate didaktiko prestatu

dira horretarako, zazpi karpetatan banatuta:

I. Haur Hezkuntza (2 unitate didaktiko)

Izaki bizidunak (animaliak eta landareak) zaintzea eta errespetatzea.

Baliabide materialak.

II. Lehen Hezkuntza

Kutsadura (3 unitate didaktiko).

III. Lehen Hezkuntza

Bioaniztasuna (3 unitate didaktiko).

IV. Lehen Hezkuntza

Ekonomi jarduerak eta ingurugiroa(3 unitate didaktiko).

V. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Kutsadura (2 unitate didaktiko).

VI. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Bioaniztasuna (2 unitate didaktiko).

VII. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Ekonomi jarduerak eta ingurugiroa (2unitate didaktiko).

Unitate didaktiko hauek ingurugiro-hezkuntzan aurrera egiten lagunduko diote ikasleari, material

hauek landu ahala gehiago kezkatzen eta inguruneaz duen ezagutza eraikitzen hasiko baita, ingurugiro-arazoak

antzemateko, aztertzeko eta konpontzeko ahalmena ere handitzen zaion bitartean. Eta

hala, irakaslearen laguntza erabakigarriaren bitartez, inguruneaz arduratzea helburu duen balio-sistema

bat sendotzera eta ikaslea eguneroko jokabideetan –nahiz bakarrik nahiz taldean izan– ingurunea

zaintzeko eta babesteko eginbeharretan parte hartzea bultzatzera bideratu beharko dira kezka, ezagutza

eta ahalmen horiek.

Ingurugiroarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiek (IIHII-CEIDA) material hauek

banatzearekin batera zabalduko dituzten prestakuntza eta aholkularitza bideek irakasleak material

hauek saiatzera, eskola bakoitzeko egoerara egokitzera, ikastegien arteko informazioa trukatzera,

eta material berriak prestatzeaz arduratuko diren irakas-taldeak sendotzera bultzatuko dituztelakoan

nago. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurgiro Sail hau arduratuko litzateke material berri

horiek bilduma honen material osagarri gisa eskola guztietara zabaltzeaz. Izan ere, gure herrian

prestatu eta saiatzen diren unitate didaktiko berriak txertatzeko asmoz sortu baita bilduma hau.

Gasteizen, 1996ko abenduaren 12an

LURRALDE ANTOLAMENDU, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO SAILBURUA

PATXI ORMAZABAL ZAMAKONA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!