11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

B A R I K E T A B I L D U M A

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A E Z A G U T Z E N

NON BIZI DIRA ANIMALIAK ETA LANDAREAK?

Aurreko jokoan Euskadiko eskualde natural bakoitzak bereizgarritzat

dituen izaki bizidunetako batzuk azaldu dira. Sarritan era honetako

esaldiak ikusiko dituzu: “Haritz basoa da Euskadin eremu handiena

zuen ekosistemetako bat, …”; “Hariztia txori mota askoren habitata

da, …”.

Baina zer saltsa da hau? Zertan gara, hariztia zer da, ekosistema ala

habitata? Ezetz asmatu! Zotz eginez erabakiko dugu?

Bai, halaxe da: erantzunak, bi-biak, zuzenak dira. Hariztiaz hitz egitean

izaki bizidunek janaria, aterpea eta abar duten lekuan pentsatzen

badugu, hariztiaz habitat gisa mintzatzen ari gara. Baina hariztiaz hitz

egitean hango ingurune baldintzetan pentsatzen badugu, hariztian bizi

diren animalietan eta landareetan eta horien arteko harremanetan,

hariztiaz ekosistema gisa mintzatzen ari gara. Batzuetan, terminoak

nahastu, eta berdin erabiltzen ditugu bata zein bestea, nahiz eta gauza

desberdinak izan. Ekosistema oso gauza konplexua baita. Baina lasai,

ikasiko duzu-eta aurrerago.

Gogoan izan …

… Klima, erliebea eta lur mota dira

tokian tokiko landareak hazteko

behar diren baldintzak sortzen

dituzten faktoreetako batzuk.

Toki bateko landaredia nolakoa

den, halako animaliak biziko dira

han. Baina animaliek ere izan

dezakete eraginik landaredian, eta

landarediak kliman. Bistan denez,

denak daude denen mende.

1.- Hona hemen Euskadiko ekosistema natural, erdinatural eta humanizatu nagusiak: animalia eta landare basatien

habitatak. Arazo txiki bat daukagu, baina: letrak tokiz aldatu dira. Saia zaitez letrak bere lekuan jartzen.

rra-ba-la tsas-i ___________________________

na-du ___________________________

kaiz-har-gi-a-te ___________________________

riz-ti-ha-a ___________________________

pa-di-ga-a ___________________________

ar-di-a-ta ___________________________

rri-he-a eta ri-hi-a ___________________________

lar-be-a-di eta re-la-bo tlan-a-ko-a-ti ___________________________

bo-la-re di-rra-me-te-nia-rra ___________________________

ki-to he-a-ze, du-ra-pa eta rio-a-tua-es ___________________________

a-bai-i, du-zal-a ___________________________

2.- Ikastaldea talde txikietan banatu ondoren, ekosistema bana aukeratu. Hormirudi txiki bat egin behar duzue,

aukeratu duzuen ekosistemari buruzko gauzarik aipagarrienak azaltzeko: ekosistema horrek Euskadin duen

banaketa, landaredia eta fauna, lur mota, klima, eta abar. Gauza asko erabil daitezke hormirudia osatzeko:

argazkiak, marrazkiak, landare hostoak, animali oinatzen edo beste edozein aztarna motaren moldeak,…,

alegia, azaldu behar duzuen ekosistema horrek bereizgarritzat duen edozer gauza.

3.- Behin hormirudiak bukatuta, ikasgelan zintzilikatu. Ez, zaudete! Jar itzazue ikastetxeko pasiloetan ikusgai,

ikastetxeko beste guztiek zuen lana ikusi eta harekin ikasi eta gozatu ahal izan dezaten.

4. A R I K E T A

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 143

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!