11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 I N F O R M A Z I O O R O K O R R A

Ez da ahaztu behar industri prozesuek, oso kutsagarriak,

arriskuan jartzen dutela gaur egun bioaniztasuna.

2.- ZER DELA ETA BIOANIZTASUNA

GAURKOTASUNEZKO GAI?

BIOANIZTASUNA terminoa 1992. urteko Rioko

Aitorpenaren ondoren ezagutarazi zen jendartera.

Bizitasun handiz hitz egin zen gaiaz Rion, eta eztabaida

ere sortu zen, Ameriketako Estatu Batuek ez zutelako,

hasieran, hitzarmena izenpetu nahi izan.

BIOANIZTASUNA hitz arrunta bilakatu da eguneroko

bizitzan. Kontzeptualki zer garrantzi handia duen ezezaguna

da, eta haren esanahia arinki hartzen da. Bioaniztasuna, hil

ala bizikoa izan arren, oker erabiltzen den topiko bihurtu

da gaur egun.

Bioaniztasuna garrantzi handikoa da, eta zuzeneko lotura du

espezieen biziraupenarekin, GURE BIZIRAUPENAREKIN,

hain zuzen ere.

Polemika (edo terminoaren onarpenik eza), bestalde,

bioaniztasuna terminoaren eta giza pentsamenduaren

artean dagoen oposiziotik dator: inguratzen gaituen

mundua ulertzen eta interpretatzen saiatzen garenean

gauzak erraztera, berdintzera,... jotzen dugu.

Izadiak nola funtzionatzen duen azaltzea da gure helburua,

baina ez dugu aurkitzen eredu matematikorik espezie

kopuru izugarri handi baten eta espezie horien funtzioen

barietate handiaren arteko biderkaketatik sortzen den

aldagai kopuru itzela maneia dezakeenik.

Gizakiok pozik eta seguru egoten gara izadia baserri

eredura sinplifikatzea lortzen dugunean: eredu horretan

aldagai kopuru jakin bat aukeratu eta ezar daiteke (klima

eta elikadura kontrolpean duten animalia ukuiluratuak,

adibidez), eta, gainera, emaitzak ia hutsik egin gabe aurrikus

daitezke.

Baina izadia ez da sinplea, eta sinpletzeak

hondamendia ekar dezake (klima aldatzea, kutsadura,

baliabideak desagertzea edo desagertzeko zorian

egotea,...), eta gizakiaren bizi kalitatea murriztu.

C E I D A

B I O A N I Z T A S U N A

Bioaniztasuna mantenduko (eta areagotuko?) bada, gizakiak

erabat aldatu beharko ditu orain arteko pentsamoldea

eta jarrera. Gauzak sinpletzeko gure joera (genetikoa,

agian) hori, baina, ingurunea mendean hartzen lagundu

digun arren, ez zaigu baliagarri ez gure bizi kalitateari eus

teko ez ondoko belaunaldien biziraupena ziurtatzeko.

Pentsamoldez aldatzeko abagunea heldu da: sinpletzea

naturaren kontrako da, eta gure kalterako, gainera.

Pentsatzeko ohizko modu lineala baztertu eta modu

sistemikoz, zirkularrez pentsatzen ikasi beharra daukagu.

2.1.- BIOANIZTASUNA ARRISKUAN

Beti desagertu eta agertu izan dira espezieak, baina gureak

desagertze erritmoa azkartu du, hainbeste ezen gaur egun

ez baita denborarik desagertzen direnak beste sortu berri

batzuek ordezka ditzaten.

Espezieak bi eratara desager daitezke:

- Zuzenean (baliabideak neurriz gain ustiatzeagatik).

- Ekosistema aldatu edo suntsitzeagatik (degradazioa,

kutsadura, osagai biotikoen eta abiotikoen

erauzketa, espezie aloktonoak sartzea, …).

Antzinaz geroztik, baliabideak ustiatzeak –beharragatik

gehienetan (ezjakintasunez askotan)– eragin du ingurugiroa

hondatzea, eta bioaniztasuna galtzea.

Baina espezieak sistematikoki eta masiboki desagertzea

gauza modernoa da, aurrerapen teknologikoak

–industriaren garapen maila handia, suteak, baso

soiltzeak, azpiegitura lan handiak, kutsadura masiboak,

monolaborantza, ehiztarien espezi batzuekiko jazarpena,

naturguneen okupazioa, baliabideen neurriz gaineko

ustiaketa, …– eragina.

Gertaera horiei beste bat, ez garrantzi txikiagokoa,

gehitu behar zaie: nekazaritza giroko ingurunearen

deskapitalizazioaren ondorioz datorrena, alegia, ingurune

horiek jendez hustutzea eta lurraren erabilera aldatzea.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K 15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!