11.01.2013 Views

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

Bioaniztasuna (6 Mb)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

B A R I K E T A B I L D U M A

100

PROTOSFEROA

B I O A N I Z T A S U N A Z B A L I A T Z E N

Baina, hala ere, egun hartako gertaerak gora-behera, gure protsofero gaixoa lo zerraldo geratu

zen, nekeak abailduta.

“Aspaldi da ez nuela horrelako bat ikusi!”

“Honelakoxe bat behar genuen izaki exotikoen pabilioi berrian.”

“Ea ez zaion aurrekoei bezala gertatzen, eta ondo egokitzen den gurera. Azkenetako aukera

dugu hau! Ez da, ez, horrelako askorik geratuko munduan!”

Horra zer entzuten zuen protosferoak, zer egin erabakitzen ari zen bitartean.

Dena saiatu zuen, baina, egia esan, ez zeukan aukera handirik.

Bere isats luzea astindu zuen, mehatxari erakutsi zituen bere hiru hortzak, eta arrisku kiratsa jaurti

zuen behin baino gehiagotan…, baina alferrik! Aurrean zituen pizti arraro horiek hizketan segitzen

zuten, jakinminez beterik.

Eta halako batean, pizti haietako batek ez zion ba burua ukitu! Ez zuen, ez, protosfero batek

horrelakorik onartuko, ezta kaiolan sartuta egonda ere! Eta bere arrazakoek egiten zekiten

gauzarik mingarriena egin zuen: alegia, txistu jo zuen, ozenki eta luze.

“Hau da hau ziminoa! Txistu egiten ere badaki eta! –esan zuten harriturik atzemaileek.”

Bat-batean, basapizti ergel haiekin zer egin erabakitzen ari zela, norbaitek heldu eta leku zabalago

batean sartu zuen.

Bere burua aske ikustean, hara-hona hasi zen korrika gelditu gabe. Bazter guztiak miatu zituen

irteeraren bila, baina alferrik. Zuhaitz txiki batera igo zen, baina bera bizi zeneko oihanean ez

bezala, zuhaitz hartatik ez zegoen beste batzuetara adarrez adar jarraitzerik. Korrikaldi haietan,

gainera, muturreko ederrak hartu zituen ikusten ez zuen horma garden baten kontra. Eta hala,

azkenean, han irtenbiderik ez zela onartu zuen etsiturik.

Amore eman ondoren, txoko batean kizkurtu zen, adaxka batzuk axolagabe hozkatzen zituen

bitartean.

Norbaitek pelopotxe antzeko animalia bat hil zuela ohartu zen. Lastima! Bizirik balego, berak

hilko zuen, jateko.

Hurrengo egunetan ere gauza harrigarriak gertatu ziren orain bizi zen gune arrotz hartan. Hiru

aldiz egunean, beso handi batek jakirik harrigarrienak helarazten zizkion: artean ikusi gabeko

gauzak, nahiko goxoak, gainera, nahiz eta gusareta jostagarri haien aldean…!

Egunean zehar, une jakin batzuetan, ehundaka animalia inguratzen zitzaizkion zalaparta batean,

kolore askotariko arropak soinean, behatzak berari buruz zuzenduta. Hasieran asko ikaratu

zen, baina orain ezikusiarena egiten die, eta hanka miazkatzeari ekiten dio han begira dauzkan

bitartean.

I N G U R U G I R O H E Z K U N T Z A R A K O M A T E R I A L A K

12. A R I K E T A

C E I D A

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!