13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ketara, baizik eta eguneroko komunikazioan erabiltzen den hizkuntzara jaitsi behar da (pragmatika).Kohesioa eta koherentzia dira testuaren eta testualitatearen osagai nagusiak. Kohesioak testuari barne-loturaematen dio, honako hauek baliatuz: erreferentzia (anafora, katafora), ordezkapen lexikala (sinonimoak, antonimoak),lokailuak, elipsia eta errepikapena... Koherentziak testuari barruko batasuna ematen dio, horretarako erabiliz edukiareneta helburuaren adierazpen eta interpretazio antolatua (edukiaren eskemak), aurrerabide tematikoa (mintzagaiaeta iruzkina), informazio zahar eta berriaren antolamendua, informazioaren pertinentzia...Pragmatikak hizkuntzaren erabilera du bere esparrua. Kontestu jakin batean hizkuntza nola sortu eta ulertzen denaztertzen du. Bi alderdi nagusi ditu pragmatikak; bata, hizkuntzarekin lotua (pragmalinguistika eta pragmatika testuala)eta bestea ingurunearekin lotua (soziopragmatika). Lehenengoa diskurtsoaren eta testuaren analisiarekin loturikdago eta bere esparrukoak dira hizketako egintzak (lokuziozkoak: zer esaten den; ilokuziozkoak: zerbait esatean zeregiten den; perlokuziozkoa: zer lortzen den), inplikatura (enuntziatuaren esanahi testuala ulertu eta kontestuarenbidez zentzua inferitzea), kooperazio-printzipioa, funtzioak... Soziopragmatika soziolinguistikarekin dago erlazionatuaeta bere eremua zabala, konplexua eta ugaria da oso. Bere edukia adieraztea ez da erraza. Dena dela, lau faktoresoziokultural bereiz daitezke, oro har: 1) sozio-kontestualak, 2) egokitasun estilistikoari dagozkionak, 3) kulturalak eta4) hitzezkoa ez den komunikazioari buruzkoak.Horiek guztiak kontuan hartuta, kurrikulu-dokumentu honetan bitan banatuta datoz eduki pragmatikoak: 1) testumoteidagozkienak (testua) eta 2) testuinguruari dagozkionak (kontestua). Eta lehenengoetan, testu-erak (generoak)eta horien ezaugarriak bereizten ditu; eta bigarrenetan, berriz, komunikazioaren xedea, formaltasun--maila, komunikazio-era, komunikazio-egoera, hizkera...ZUZENTASUNETIK EGOKITASUNERAHizkuntz komunikazioak hiru osagai horiek izaki (esaldia, testua eta testuingurua), hiru baldintza bete beharko dituhizkuntzaren erabilera egokiak: zuzena izan beharko du (esaldiaren gramatikari dagokiona), testuala (testualitatearidagokion modukoa) eta pragmatikoa (testuinguruari dagokiona). Hiru tasun horiek ez dira elkarren aurkako; elkarrenosagarri baizik. Horrela, planteamendu komunikatiboaren arabera, zuzentasunaren ikuspegi hertsia zabaldu egiten daeta beste dimentsio bat hartzen du, osoagoa eta globalagoa: egokitasunarena.GAITASUN LINGUISTIKOTIK GAITASUN KOMUNIKATIBORAChomsky-k "gaitasuna" eta "performantzia" kontzeptuak bereizi zituen. Jatorrizko hiztunak duen ezagutzari "konpetentzia"edo "gaitasuna" deitu zion; eta hiztun bakoitzak gaitasun horretaz baliatzeari, "performantzia". Performantziagaitasuna praktikan jartzea da, eta hainbat faktore sartzen da bere esparruan: psikologiko, sozial, kultural, etab.Gaitasun linguistikoa eta hizkuntzaren ezagutza berdintzea izango litzateke, hain zuzen, hemendik hizkuntz irakaskuntzarakoateratzen den ondoriorik garrantzitsuena. Hots, ikasle batek hizkuntza menderatzen duela esan ahalizateko, nahikoa da hizkuntza horren sistema gramatikalaren ezagutza izatea.Chomsky-k kritika gogorrak jasan zituen, hizkuntzaren erabilpenari dagozkion zenbait faktore gaitasun kontzeptuansartu ez zituelako.Horien ustez, hizkuntza ikastea ez da bakarrik esaldi zuzenak sortzen jakitea; hori ez ezik, esaldi horiek komunikazio-egintzetannola erabili jakitea ere bada. Horrela, gaitasun linguistikoaren ordez, gaitasun komunikatiboarenkontzeptura jotzen da.Canale eta Swain izan dira kontzeptu hori garatu duten autore klasikoak. Horien ereduaren arabera, lau azpigai-18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!