13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

<strong>Helduen</strong> euskalduntzearen oinarrizko kurrikulua2. MAILARAKO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK: IRAKURMENA➎ Ez du inolako arazorik maila honi dagozkion kontestu ezagunetan eta ohiko gaien ingurukoak diren testu--motakbereizteko. Era berean ia beti informazio orokorra nahiz xehea aurkituko du, nahiz eta irakurgaiaren egituraketak zaildudezakeen ulermena. Horrelakoetan, irakur-estrategiez baliatuko da zailtasunak gainditzeko. Maila honetako adierazpidelinguistiko-testualak arazorik gabe menderatzen dituenez, ez dira horiek testua ulertzeko inolako traba. Ez du oztoporikjardunaren hizkuntz erregistroak erraz bereizteko.➍ Badaki maila honi dagozkion kontestu ezagunetan eta ohiko gaien inguruko testu-motak bereizten. Testuaren nondiknorakoaz berehala jabetzen da eta ez du oztoporik informazio xehea ere ateratzeko. Hala ere, tarteka, ñabardurezjabetzeko izan dezake testua behin baino gehiagotan irakurtzeko premia, baina orokorrean ideia nagusiak ondo jasotaizango ditu. Badaki jardunaren hizkuntz erregistroak bereizten.➌ Badaki maila honi dagozkion kontestu ezagunetan eta ohiko gaien inguruko testu-motak bereizten. Testuaren nondiknorakoaz berehala jabetzen da eta ez du, oro har, oztoporik informazio xehea ere ateratzeko. Maila honetako adierazpidelinguistiko-testual guztiak ez ditu oraindik ere erabat menperatzen eta horregatik, tarteka, xehetasunez eta, batez ere,ñabardurez jabetzeko izan dezake testua behin baino gehiagotan irakurtzeko premia; hala ere, batzuk gal ditzake. Jardunarenhizkuntz erregistroak bereizten ditu gehienetan.➋ Gehienetan badaki maila honi dagozkion kontestu ezagunetan eta ohiko gaien inguruko testu-motak bereizten.Testuaren nondik norakoaz, berriz, ez da lehenengo kolpetik jabetuko eta arazoak izango ditu informazio xehea ateratzeko.Maila honetako adierazpide linguistiko-testual guztiak ez ditu oraindik ere erabat menperatzen eta, horregatik, ñabarduraketa zenbait ideia nagusi galduko ditu.➊ Maila honi dagozkion testu-motak eta testu-erak bereizi arren, arazo handiak ditu informazio orokorra eta xeheaaurkitzeko. Testuaren nondik norakoaz gutxitan ohartuko da, nahiz eta behin baino gehiagotan irakurri; eta aldi berean,maila honetako adierazpide linguistiko-testualak menperatzen ez dituenez, nekez jasoko ditu testuaren ideia nagusiak, etaare gutxiago informazio xehea.105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!