13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

AOIren planteamendu efektiborik egingo bada, hiru helburu izango dira kontuan:1) Berregituratzea. Ikasleek hizkuntz sistema, barneratu ahala, etengabe eboluzionatzen jarraitu behar dute,hipotesi berriak formulatuz, hipotesi zahar eta okerrak baztertuz eta fosilizazioaren arriskuak saihestuz. Hauda, daukaten tarteko hizkuntzaren sistema berregituratzeko aukera izan behar dute.2) Zuzentasuna. Zuzentasuna ez da automatikoki etortzen, landu egin behar da. Garrantzitsua da ikasleak,edozein mailatan dagoela, hizkuntza zuzen erabiltzea eta zuzentasuna helburu hartzea.3) Jarioa. Jarioa hizkuntza erabiltzeko abiadura naturalarekin lotuta dago. Ikasleak sistema hain ondo ezagutzendu, abiadura naturalarekin erabiltzen baitu prozesatzeko bide lexikoa eta sintaktikoa konbinatuz.Hiru helburuok nahiko erraz eskuratzen dira banan-banan. Arazoak sortzen dira hirurak batera lortu behar direnean;elkarren arteko tentsioak sortzen baitira: 1) berregituratzearen eta jarioaren artean, 2) zuzentasunaren eta jarioarenartean eta 3) berregituratzearen eta zuzentasunaren artean.Hiru helburuok nola eskuratu AOIren bidetik? Skehan-ek honako etapa metodologikoak proposatzen ditu:1. Atazaurrea: Ataza burutzeko beharrezkoa den hizkuntza irakastea du helburu, modu tradizionalean edo antzekoatazak emanez.2. Ataza: Jariotasuna eta zuzentasuna garatzeko aukera ematea du helburu, atazaren zailtasuna kontuan izanez.3. Ataza-ostea: Jariotasunari, zuzentasunari eta hizkuntz sistemaren berregituratzeari erreparatzea du helburu:a) performantzia denen aurrean eginez (saioa grabatu, hizkuntzaren analisia egin) eta b) antzeko atazaerrepikatuz.Willisen ereduaWillisek honako urrats hauek proposatzen ditu:• Gaiaren eta atazaren aurkezpena: Irakasleak atazaren helburuak ulertzen laguntzen die ikasleei, ideia--jasarenbidez (irudiak, mimoa eta norberaren esperientzia erabiliz) edota ataza ereduaren grabaketa edo testulabur bat erabiliz.• Ataza: Ikasleek binaka edo taldean ataza burutzen dute, beren hizkuntz ezagupen guztiez baliatuz. Irakasleakikasleak bultzatuko ditu bortxatu gabe eta zuzenketarik egin gabe. Beraz, jariotasuna eta konfiantza lortzeanjartzen da arreta berezia.• Plangintza: Hurrengo fasea prestatzeko, han ikasleek ataza nola egin duten azalduko baitute, irakaslea taldeztalde ibiliko da, hizkuntzaren inguruko behar besteko laguntza eskainiz: zuzendu, esamoldeak irakatsi...Lan honetan jendaurreko azalpenak eskatzen duen argitasunari, eraketari eta zuzentasunari erreparatzenzaio bereziki.Ikasleek, beren aldetik, hizkuntz item jakin batzuei buruzko galderak egiten dituzte.• Azalpena: Irakasleak bikote edo talde batzuei azalpena egiteko eskatzen die, emaitzak aldera ditzaten. (Entzutekoarrazoiren bat izan behar dute.) Irakasleak fase honetan taldeak aurkeztu, iruzkinen bat egin eta zerbaitbirformulatuko du agian, baina ez du zuzenketarik egingo.Orain arte azaldutako urratsek bide hauek eskaintzen dizkie ikasleei: hizkuntza erabili esan nahi dutena adierazteko;trebatu txanda hartzen, elkarrekintzaren kontrolean eta bat-bateko elkarrekintzan; azalpena zirriborratu eta borobildu.Inputaren iturria irakaslea eta ikasleak dira. Hizkuntzaren izari formalei berez jartzen zaie arreta, gero jendaurreanhitz egin behar dutelako.Azken bi urratsen osagaiek hizkuntzari aurkeztatua izateko parada zabalagoa eskaintzen dute, alde batetik, eta88

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!