13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

<strong>Helduen</strong> euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaEbaluazioa jardun bateratzaile bat da, eguneroko jardunean sortzen den informazioa bilduz eta landuz, aldezaurretik ezarri diren helburuak betetzen diren ala ez egiaztatu eta hobeto bete daitezen egin beharreko aldaketakerabakitzen lagunduko duena. Beraz, ebaluazioa ez da ikas- irakas-prozesuaren amaieran edo une jakinetan kokatzenden urratsa, ikas-irakasbidean ikasle eta irakasleek eskuetan etengabe darabilten tresna emankorra baizik. Horidela eta, ebaluazioaren ikuskera honek kirrikuluaren dokumentuaren atal guztien elkarreragile bihurtzen du ebaluazioabera, eta prozesu bizi eta oparo izatera bultzatzen.Agerikoa den bezala, ikaslearen hizkuntz performantziaren ebaluaziotik harantzagoko ikuskeraren aldekoapustua egin du kurrikuluak. Irakasleak, ikaslearen hizkuntz emaitza ez ezik, ikasbidean emandako urratsak ereaztertu, baloratu eta aldaketak eragingo dituzten erabakiak hartuko ditu. Hori dela eta, jarrerak, ikasestrategiak,ikasgelako giroa, eskolorduen zenbatekoa, irakaslearen irakas-estiloa eta abar luzeari erreparatu beharko zaio,ebaluazio eraginkor bat egin nahi bada. Gogoan har, ikas- irakas-prozesuan esku hartzen duen oro dela ebaluagai,dena hobegarri den neurrian; horregatik, hobe beharrez urratuko den bidea dela ebaluazioarena.Bi funtzio bereizi zituen Scriven-ek ebaluaziorako: formatiboa eta sumatiboa. Lehenengoa unez une gertatzendenari begira ibilian dagoena hobetzeko burutzen da, eta ikas-prozesuaren barruan dago txertaturik erabat.Bigarrena, berriz, bidea amaitu ondorengoa da; eta, funtzio formatiboa gauzatutakoan helburuak noraino lortu direnzehaztuz, urraspide batzuk besteekin alderatu eta horien arteko batzuk hobetsi eta beste batzuk baztertzeko baliodu.Funtzio formatiboa prozesuari dagokio. Funtzio sumatiboa, berriz, produktuari. Ez dute elkar baztertzen. Aitzitik,elkarren osagarri dira, eta batak besteari etengabe eragiten dio. Bide batetik zein bestetik bildutako datuenizaria ere, jeneralean, desberdina izaten da. Produktuaren ebaluazioa zenbakien eremukoa izan ohi da: ebaluaziofrogenemaitzak, estatistikak... Prozesuaren azterketetatik eratorritako datuak, ordea, hitz lauz jasotakoak izan ohidira, hala nola, jarraipen-kuadernoan idatzitako iruzkinak, behaketa-txostenak... Jakina, datuak biltzeko erabilikodiren tresnak ere banaketa honen araberakoak izango dira. Esan liteke, esan ere, tresnak nolako, datuak halakoizan ohi direla.Ebaluazio sumatiboa egiteko froga komunikatiboak diseinatu behar dira. Ikasleen gaitasun komunikatiboarenmuestra nola neurtu prozedura objektiboez baliatuz izango da lan-asmo garrantzitsuetako bat. Froga hauek elkarreragineanoinarrituta beharko lukete, bat-batekotasuna eta benekotasuna azaldu, eginkizun esanguratsua eskatu,premia komunikatiboa sustatu, motibazioa eragin, testuingurua aintzat hartu eta teknika ezagunaz baliatu. (PCIC-MEC, 1994)Ebaluazio formatiboa ahalbideratzeko tresnak ere ugari dira. Aurrekoekin konparatuta oso bestelakoak: elkarrizketak,galdeketak, behaketak, egunkaria, karpeta, jarraipen-koadernoak, audio-grabazioak, bideo-grabazioak...Lanabes hauen ezaugarriak, balioak eta aplikazio-uneak oso diferenteak dira batetik bestera.Ikasleari berari ere bere jarduna ebaluatzeko aukerak eskaini behar zaizkio. Ikaslea bere ikas-prozesuarenjabe eta erantzule bihurtuko badugu, bide hori aztertu eta hobetzeko tresnak eman behar dizkiogu. Hausnarketahorrek izugarrizko mesedea egingo dio bere ikas-gaitasunaz (ikas-estrategien balorazioa eginez...), ikas-mailaz...gehiago jakiteko. Horretarako autoebaluazio-orriak, besteak beste, izango dira daturik esanguratsuenak biltzekobaliabideak: Ikastunitate baten amaieran, esaterako, zer ikasi dut? Zer egin dut? Nolakoa izan da nire hizkuntz perfomantzia?...Horrelako galderak egiteko tarteak eskaini behar dira. Baina, nekez bideratuko ditugu geure ikasleakautoebaluazioaren teknikaz baliatzera, aukeratutako metodologiak, ikas-materialak, taldeko dinamikak, irakaslearenrolak... laguntzen ez badute. Prozesuko atal guztiak dira elkarren osagarri. Batek huts eginez gero, besteak esanahirikgabe gera daitezke.Irakasleen jardunaren ebaluazioa dela eta, beste hainbeste azpimarratuko dugu. On ustez aritzea ez danahikoa izango. Irakas-prozesuan urratu beharrekoak ondo urratzeko ezinbestekoa da hausnarketari tartea eskaintzea.Horretarako, hausnarketa ongi bideratu eta planifikatzeko, behaketa, postprogramazioa, egunkaria, galdeketa,grabazioak eta beste zenbait teknikaz baliatzea komenigarria da. Talde-lana sustatzen duen ala ez, ikasleen ikas-93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!