13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

agindu-multzoa (irakasleak zer, noiz eta nola irakatsi behar duen; ikasleek nola burutu behar duten ikaskuntza).Beraz, ikasle, irakasle eta ikas-materialen rol jakinak ezartzen dira. Irakasleen esku dago bere eta ikasleen ikas-estiloakmetodora egokitzea. Metodoa, ba, jarraitu beharreko eredua da.PROZEDURA METODOLOGIKOAKAtal honetan hizkuntz irakaskuntzari buruzko eredu metodologiko zenbaiten aipamena egiten da. Ez dira guztiakezinbestez kontrajarriak, elkarren osagarriak baizik.AURKEZPENA/ PRAKTIKA KONTROLATUA/PRAKTIKA ASKEA (APP)Hau dugu hizkuntz irakaskuntzaren jardueran eredurik zabalduenetakoa. Eredu honen arabera, ikasleei hizkuntzzati laburrak (hizkuntz forma, hizkuntz funtzioen adierazpide zenbait, hitz-multzo...) isolatu eta aurkezten zaizkie. Aurkezpenhonetan hizkuntza berez erabil daitekeeneko egoera aukeratzen da eta esaldi-eredua(k) aurkezten, beti ereegoera eta honen azpian dauden kontzeptuak ulertzen diren kontuan hartuz.Ondoren praktika kontrolatuaren unea dator, hasiera batean irakaslearen kontrol estupean. Etapa hau askotaneredua errepikatzera mugatzen da, eta bertan zuzenketa ugari egiten dira. Gauzak bide onetik joanez gero, ezari-ezariankontrola jaisten joango da, honelako teknikez baliatuz: ordezkapen-drillak, binakako lana, rol-jokoak eta elkarrizketa-eraiketa.Praktika askeak ikasleak hizkuntza askatasunez erabiltzera bultzatzen ditu, ikasitako hizkuntza egoera berri bateanekoiztea helburu duelarik. Zuzentasunetik jariakortasunera jotzen da, irakaslearen kontrol estutik kontrol gutxiagora,entzumenetik mintzamen, irakurmen eta idazmenera.Eredu honi "Input-output" eta "Irakatsi-testatu" izena eman izan zaio zenbaitetan eta zehazki aztertua izan da (Bergara1989; Willis 1996), baita kritikatua ere (Scrivener 1996; Willis 1994).LAU HELBURUKO EREDUAC. Lovelock-ek (1996) APPren eredua zabaltzen du lau kategoriako eredua proposatuz:• Testuinguruan jartzea (T): APPren aurkezpena baino zabalagoa da, ikasleei ez baitzaie esaten euren arretahizkuntz item zehatzetara mugatzeko, testuko edozein arlotara zabalik egoteko baizik.• Arretagunea bereiztea (A): Hizkuntzaren osagaiak izan daitezke arretagune, baita kultur gaiak ere, edota ikasestrategiak...• Praktika (P): Jarduera-multzo zabala hartzen du, guztiz mekaniko eta errepikakorrak diren drilletatik bukaeraaskoz ere irekiagoak dauzkan jardunetara.• Erabilera (E): Helburu nagusia komunikazioa da; beraz, E jarduerak ahalik eta itxurarik benetako edo errealistenarekinaurkeztu beharko litzaizkieke ikasleei.86

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!