13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

<strong>Helduen</strong> euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaBENETAKO ERABILERA/ERABILERA MUGATUA/ARGIBIDEAK (BEA)Scrivener-ek (1996) aitortzen du APP oso eredu erakargarria dela, komentzigarria eta bere dotorean sinplea,baina arazo asko sortzen dituela. Berak beste eredu bat proposatzen du, aurrekoa bezain sinplea, baina deskribatzailea,klasean egin ohi diren jarduerak nolabait biltzen eta deskribatzen dituena.Eredu honek hiru osagai nagusi eskaintzen ditu:• Benetako erabilera (B): ikaslearen hizkuntzak ez du inongo mugarik ulertzeko edo erabiltzeko orduan.• Erabilpen mugatua (E): ikaslearen hizkuntzari nolabaiteko mugak ezartzen zaizkio ulertzeko edo erabiltzekoorduan.• Argibideak (A): ikasleek arreta berezia jartzen dute hizkuntz item batean, erreparatu, hausnartu eta hobetoulertzeko.Hiru osakin horiek era batera edo bestera konbinatuz, ikasgai-mota ugari sor daitezke. Adibidez, AEEB ikasgaiaargibideak emanez hasiko da, erabilera mugatuzko bi ariketekin jarraituko du eta benetako erabilerarekin bukatu.Eredu-mota hau, funtsean, aurreko atalean deskribatutako APP ereduaren antzekoa da.Beste era askotako konbinaketak ere osa daitezke (EAE, BAB, EAB, BEA, etab.), horrela ikasgai-ereduak ugalduz.ATAZETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA (AOI)Atazetan oinarritutako prozedura metodologikoak azken urteotan gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta honen inguruanazalpen ugari plazaratu dira (Prabhu 1987; Nunan 1989; Estaire eta Zanon 1990; Willis 1996; Skehan 1997).Hemen Estaire & Zanon eta Willis-en eredua eta Skehan-en markoa azalduko dira.Ataza helburu batera bideratutako eragiketa da, hizkuntzaz baliatuz benetako zerbait lortzearren; ikasleak berenhizkuntz ezagupen guztiez balia daitezke problema konpontzeko, esperientzia elkartrukatzeko, jokoan aritzeko etab.Estaire eta Zanon-en ereduaSei urrats bereizten dituzte:• Gaia edo interesgunea aukeratu.• Azken ataza (bizitza errealean hizkuntzaz baliatuz egiten denaren antzekoa) zein izango den planifikatu.• Unitatearen helburuak zehaztu.• Azken ataza burutzeko beharrezko izango diren edukiak (tematikoak, linguistikoak, bestelakoak) zehaztu.• Prozesua planifikatu: azken ataza burutzeko prozedurak eta ataza bideragarriak zehaztu; horretarako materialegokiak aukeratu, egokitu, sortu; atazak egituratu eta hurrenkeratu.• Prozesua eta produktua ebaluatzeko tresnak planifikatu.Skehan-en AOIrako markoaSkehan-ek (1997) AOI gauzatzeko markoa eskaintzen digu. Bere ustez, bigarren hizkuntzaren eskurapenariburuzko ikerketak eta irakaskuntza komunikatiboa batera doaz eta atazetan oinarritutako planteamenduaren aldekojarrera bultzatzen dute. Halere, eta planteamendu hau gaur egun oso zabaldua dagoen arren, behar bezala ez planteatzeaketa kontuz ez ibiltzeak sor ditzakeen arriskuaz ohartarazten gaitu. Izan ere, esangurarekiko joerek (nola-halakomunikatu beharrak), denbora errealeko prozesamendu-arazoek (denboraren presiopean komunikazioa lexikoanoinarrituago egotera pasa daiteke), eta estrategiak erabiltzeko erraztasunek (komunikazio-oztopoak gainditzeko ulermen-eta ekoizpen-estrategiak) formatik aldentzeko joera bultzatzen dute.87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!