13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ikuspegiarekin bat egitea. Hizkuntza ikastea ez da hizkuntza honen zeinuez jabetzera mugatzen; horiek bere barneandaramatzaten eduki kulturalak ere bereganatzea eskatzen baitu. Kultura ere ikasten da hizkuntza bat ikastean. Kulturaere badelako hizkuntza: errealitatea ikusteko eta erabiltzeko baliabidea. Beraz, euskara irakastean, euskal kulturaere irakasten ari da irakaslea.Baina horrek ez du esan nahi, noski, irakaslea euskal kultura irakasten ari denean euskara irakasten ari denik.Euskal kultura irakats daiteke euskara irakatsi gabe; era berean, euskararen morfosintaxia, semantika eta abarrakere. Kontua ez da, beraz, euskal kultura irakastea–kontua ez den bezala, esaterako, euskal gramatika edo euskal filologiairakastea; euskara irakastea baizik.Kultura ikas daiteke hizkuntza ikasi gabe. Are gehiago: euskal kulturaren jabe izan beharko luke euskal herritarorok, euskaldun izan nahiz erdaldun; bakarra baita errealitatea. Nahiz eta hizkuntza bakoitzak bere ñabarduraz ikusierrealitate hori.Horiek horrela, ezinbestekoa du euskara-kurrikuluak euskal kultura ere aintzat hartzea. Berezkoa baitu euskarakeuskal kultura eta ikuspegia: errealitatea hautemateko era. Baina beti ere kontuan izan beharko da ikasgaia ez delakultura –gramatika ez den bezala–, baizik eta euskara, alderdi eta izari kulturala barne.Euskararen kurrikulua egitean, kontuan izango dira euskararen eta erdararen osagai kulturalak: zertan diren berdineta zertan ezberdin. Irakasleak, euskara bigarren hizkuntza bezala irakastean, kontuan izango du, gainera, ikasleakbadakiela erdaraz, eta erdaraz duela errealitatea kodifikatua.Euskarak, bestalde, badu bere ikuspegi linguistiko kultural berezia. Baditu forma eta molde bere-bereak; eta bestehizkuntzetako ideiak ezin dira zenbaitetan hitzez hitz aldatu. Eta hau, noski, atsotitz eta esamoldeen esparrua bainozabalagoa da.Beraz, eduki soziokulturalak lantzerakoan hainbat printzipio izango dira kontuan:• Eduki kulturalak ez dira ikas-materialetatik aldendu behar, ez zaie aparteko tratamendu isolatua eskainibehar; integratua baizik.• Jarduera didaktikoek elementu kulturalez "bustita" egon behar dute. Nolabait esateko, elementu soziokulturalekjarduera komunikatiboentzako zinemako oihalaren zeregina betetzen dute eta, filman bezala, oihaleanerrealitateko eta kontestu soziokulturaleko alderdiak azaleratuko dira gaiaren, partaideen eta beraueninterakzioaren arabera.• Kulturari buruzko topikoak eta estereotipoak alde batera utzi behar dira eta errealitate sozialera jo.• Kontuan izan behar da alderdi soziokulturalarekiko ikasleen integrazio-maila zein den.• Ikasleen jatorrizko kultura ez da baztertu behar, bera izango baita gaiak eta atazak aukeratzerakoan erreferentzigune.• Ikuspegi soziokulturala, hau da, tokian tokiko egoera soziolinguistikoa, normalizazio soziala nahiz linguistikoa,hizkuntzaren funtzio errepresentatiboa, ikasleen motibazioa, gaitasuna eta ikas-estiloa kontuan hartzeak,hain zuzen, ondorio bezala dakar kurrikulu irekia planteatzea. Kurrikulu irekia, batetik, tokian åtokikoberezitasunen arabera, batasunaren baitan programazio berezietara heltzeko bidea emango duena. Kurrikuluirekia, bestalde, metodologia malgua bideratuko duena eta, azken batean, ikasleen beharretara ahaliketa gehien hurbildu eta egokituko dena.28

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!