13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

<strong>Helduen</strong> euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluahizkuntz izari formalean arreta gehiago jartzekoa, bestetik.• Inputa: Antzeko ataza egin duten jario handiko protagonisten jardunaren grabazioa entzungo dute edotagaiaren inguruko testua irakurri. Irakasleak lagundu egiten die ikasleei oinarrizko puntuak identifikatzen etaesanahiak ondorioztatzen (input-une hau atazaren aurkezpenaren ostean ere txerta liteke).•Hizkuntz analisia/berrikusketa eta praktika: Irakasleak hizkuntz formetara zuzendutako ariketak ematen dizkieikasleei binaka egiteko. Gelan zehar ibiliko da laguntza eskainiz. Talde handian, irakasleak analisiaberrikusiko du eta, beharrezko denean, praktika-ariketak gidatuko ditu.Aurreko deskribapenean ikusten denez, eredu horrek hizkuntzaren benetako erabilera jorratzeko aukera ematendie ikasleei, hizkuntz xehetasunak aztertu baino lehen. Alde honetatik APP ereduaren alderantzizkoa da.AMAITZEKOAurreko atalaren amaieran aipatu denez, ezin da esan metodo hau edo hura dela onena. Metodoen aroa gainbeheradoa eta gaur egun eklektizismoa aldarrikatzen da, edota, nahiago bada, integrazioa. Metodo guztiek dituzteberen alde onak eta ez hain onak. Kontua da zer nahi den eta zertarako nahi den garbi izatea, eklektizismoaren izeneanez baita zilegi edozer gauza onartzea. Barne-koherentzia izan behar da, irekia eta malgua bada ere. Koherentziahori, azken batean, printzipio zenbaiten ildoei jarraiki bermatzen da. Oraingo honetan kurrikuluak bereganatzendituen ildo metodologiko batzuek bildu nahi ditugu, aurreko orrialdeetan era batera edo bestera aipatu direnak.Ikaslea ardatz. Lehengo metodoetan, eskuratu beharreko hizkuntza zen irakaskuntzaren planteamenduaren ardatza;ardatz estua eta zorrotza, gainera. Oraingoan, ordea, ikaslea da ardatz nagusia; bera baita, ikas-prozesuaren partaideez ezik, aktore nagusia, protagonista ere. Ikastea prozesu aktiboa da. Ikastea ez da irakasleak aurkeztutakoarenedo erabilitako materialaren emaitza; ikasleak berak aurkezten zaion informazioari tratamendu berezia ematenbaitio. Ikaslea, bada, bere ikas-prozesuaz jabetzen den heinean, zergatik eta zertarako ikasten duen, nora iritsi nahiduen jakitun den heinean, arrakastatsuagoa izango da bere ikasprozesua, are bere ikasestrategiak aktibatzen laguntzenbazaio.Bestalde, azken urteotako ikerketek erakutsi digutenez, irakasleek irakatsitakoa ez da ezinbestean ikasleekikasten dutena. Ikasleek ez dute irakasleek irakatsitako guztia ezta irakatsitako ordenan eskuratzen ere. Gelatikkanpo ere ikasten du. Honek guztiak gatazka sortzen du irakasleak, euskaltegiak edo beste erakundeak aldez aurretikezarritako betekizunak (programa) eta ikaslearen ikas-prozesuaren erritmoaren, ikasteko eraren eta komunikaziobeharrenartean. Ondorioz, ezingo da, bete-betean behintzat, progresio lexikala eta gramatikala aldez aurretik ezarri.Jakina oinarrizko baliabide linguistikoak beharko dituela ikasleak, horiek gabe ezin baitu ezer adierazi; baina oinarrihori izanik, lexikoa eta egitura gramatikalak beharren arabera lantzen joango dira, edota benetako dokumentuetanagertzen diren heinean.Planteamendu honek irakaslearen zeregina birplanteatzea eskatzen du. Hasteko, kurrikulu honen planteamenduakirakasle aplikatzaile hutsetik irakasle autonomo, sortzaile, edota gutxienez, aplikatzaile printzipiodunarenaldeko apustua egiten du. Irakasleak unean uneko prozesuaren norabidearen aurrean erabakiak hartzeko gai izanbehar du. Kontuan izango dira, halaber, irakasleen egoera laborala, prestakuntza-maila..., beti ere jomuga argi izanik.Alde horretatik, kurrikuluaren planteamendu metodologikoak asko eskatzen dio irakasleari.Arestian esan dugu irakasleek edo ikasleek ezin dutela aldez aurretik erabaki zer eskuratuko den. Halere, hizkuntzaeskuratzean bada garapen-sekuentzia natural bat eta irakasleak, intuizioz bederen, ezagutzen du ikasleekegin ohi duten bidea eta bere esperientzian oinarrituko da input ulergarria eskaintzeko. Garapen-sekuentzia naturalhorren arabera, ikas-prozesuan zehar hiru jarduera metodologiko nagusi landu beharko dira: kurrikuluari dagokionez,89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!