13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ALDERDI SOZIOKULTURALAHizkuntzaren alderdi soziokulturalean du kurrikulu honek bere oinarrietako bat. Ezinbesteko oinarria da, beste biakbezalaxe.Hizkuntzaren alderdi soziokulturalaz hitz egitean, bi errealitate ditugu gai, soziokultura hitzak berak aditzera ematendigunez: 1) hizkuntzaren alderdi soziala eta 2) hizkuntzaren dimentsio kulturala.1. ALDERDI SOZIOLOGIKOAGero eta indar handiagoa hartzen ari da soziolinguistika. Eta hizkuntzaren alderdi eta alor asko aztertzen ditu: hizkuntzarenzeregin soziala, eleaniztasuna, diglosia, hizkuntz jarduerak, hizkuntzaren hautaketa, nola aldatzen den hizkuntzabat eta nola irauten duen, hizkuntz planifikazioa eta normalizazioa, zer hizkuntza erabili hezkuntzan... Esparruzabal horretatik, normalizazioa eta motibazioa aipatuko ditugu hemen.1.1 Normalizazio sozialaEuskal Herriaren egoera soziolinguistikoari gainbegiratu bat ematea aski da euskararen egoeraz jabetzeko. Hiruhizkuntza dituen gizarte bat osatzen du gaur Euskal Herriak. Eta euskara, berezkoa izanik ere, ez da herritarren hizkuntzakomuna, frantsesa Iparraldean eta gaztelania Hegoaldean baizik; euskara, berriz, euskal herritarren laurdenbatek besterik ez du ezagutzen. Aitortu beharrekoak dira, hala ere, euskararen eskurapena eta presentzia areagodadin egindako ahaleginak. Euskara biziberritzeko hizkuntz politikako neurriek ondorio onuragarriak izan dituzte EuskalAutonomia Erkidegoan, eta, neurri txikiagoan bada ere, baita Nafarroan ere. Aitzitik, Ipar Euskal Herrian euskarajasaten ari den etengabeko galera bortitza begien bistakoa da. Egoera honek badu eraginik eta ondoriorik euskararenirakaskuntzan eta kurrikulugintzan.Euskararen erabilera bermatu nahi bada, euskaldun osoak behar dira. Honekin ez dira gaitzetsi nahi euskararenikas-prozesuaren erdi-bidean gelditzen direnak (aukera hori egin dutelako, porrot edo ezinagatik...); bai, ordea, argijarri euskalduntzearen azken helburua euskaldun osoak lortzea dela.Gauza jakina da, gainera, euskaltegiaren zeregina garrantzizkoa dela euskararen eskurapenean, baina ez bakarra.Euskaltegitik kanpoko eguneroko jardunean osatu behar du ikasleak euskaltegiko lana. Giro erdaldunetan, ordea,aukera hori oso murritza denez, euskaltegiaren esku gelditzen da egoera normal batean nolabait gizarteari edo inguruaridagokion zeregina. Horrela, ahalegin berezia egin beharko dute irakasleak eta euskaltegiak, inguruneak ikaslearieskaintzen ez diona eskaintzen: euskara ikasteko eta erabiltzeko aukera.1.2 Normalizazio linguistikoaEz da berdin, noski, hizkuntza normalizatu bat edo normalizatzen ari den bat ikastea: gure inguruko erdarak ikasteaedo euskara ikastea. Lehenengoak, izan ere, 1) ia gizarte-esparru guztietan erabiltzen dira eta 2) ia gizarte-esparruguztietan erabiltzeko aukera ematen dute. Euskarak, berriz, nekezago.Izan ere, normalizazio linguistikoari dagokionez, ez du burutu euskarak bere bidea. Badira zenbait eremu euskarariarrotz zaizkionak, ongi "landu" gabeak; hor dago, bestalde, euskara idatziaren eta ahozkoaren berezitasunak kontuanez hartzeak sortzen duen tirabira, euskara idatziaren eredua, sarritan itzulpen edo erdal kutsukoa... Dudarikgabe, ahalegin berezia egin beharko da irakaskuntzan ahozko erregistro bereziak lantzen eta zenbait euskara-ikaslerenhizkera artifiziala leuntzen eta gozatzen.26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!