13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. MAILARAKO EBALUAZIO-IRIZPIDEAK: ENTZUMENA➎Ez du inolako eragozpenik izango ahoz emandako instrukzio arruntak aurrenekoan ulertu eta jarraitzeko. Berekidekoekin hitz egiteko ez du ulermen aldetik bat ere zailtasunik izango. Eta ongi moldatuko da bere inguruneko euskalhiztunekin hitz egiteko. Solaseko gaia aldatzean ere aise jarraituko dio hariari. Besteen solasak (ezaguna duen etagertukoa zaion gaiaren ingurukoak, erritmo eta abiadura egokikoak) bere osotasunean ulertuko ditu. Elkarrizketa hasteko,hitza hartzeko nahiz uzteko edota gaiaz aldatzeko erabiltzen diren esapideak ondo ezagutzen dituenez, berehala jabetzenda solasaren nondik norakoaz. Diskurtsoa antolatzeko eraren eta kontestuaren laguntzaz aise baliatuko da esanahiakinferitzeko, erregistroak bereizteko, eta komunikazioan parte hartzen dutenen elementu afektiboen berri izateko.➍Ahoz emandako instrukzio arruntak aurrenekoan ulertu eta jarraitzeko gai izango da, inolako errepikapenik eta aurkezpenik gabe.Bere kidekoekin solasean aritzeko ulermen-maila ona du eta solasaren hariari erraz jarraituko dio. Bere inguruan bizi diren jatorrizkohiztunekin aritzeko, ordea, zenbait arazo izan ditzakeen arren, horiek saihesteko hainbat estrategiaz baliatuko da. Gai bakar bati lotzenzaion solasari jarraitzea errazago egingo bazaio ere, gaia aldatzeak ez dio aparteko zailtasunik gehituko. Besteen solasak (ezagunaduen eta gertukoa zaion gaiaren ingurukoak, erritmo eta abiadura egokikoak) ulertzeko zailtasunik ez du. Elkarrizketa hasteko, hitzahartzeko nahiz uzteko, edota gaiaz aldatzeko erabiltzen diren esapideak ondo bereizten ditu. Intonazioak eta solasa antolatzeko erakbide emango dio zenbait elementu afektibo atzemateko (serio, txantxetan, haserre, ironiaz... ari diren), gaiaren ildo nagusia atzematekoere gauza izango da. Erregistro nagusiak eta bakoitzarekiko tratamendua bereiziko ditu (kolokiala/formala, konfidantzazkoa/ezezagunenartekoa...). Entzundakoaren arabera kontestua inferituko du eta kontestuaz baliatuz elkarrizketa aurreikusiko.➌Ahoz emandako instrukzio arruntak aurrenekoan ulertu eta jarraitzeko gai izango da. Ez du errepikapenik eskatu beharrik izango.Entzun aurretik nahikoa izango du gaiaren aurkezpen orokorra. Bere kidekoekin solasean aritzeko behar adinako ulermen-maila du etasolasaren hariari jarraituko dio. Bere inguruan bizi diren jatorrizko hiztunekin aritzean, ordea, hauek moldatu egingo dute erritmoa,lasaiago eta argiago ahoskatu agian, edo zerbait errepikatu. Errazago egingo zaio gai bakar bati lotzen zaion solasari jarraitzea. Gaiaaldatzerakoan zailtasunak izango ditu jarraitzeko. Besteen solasak (ezaguna duen eta gertukoa zaion gaiaren ingurukoak, erritmo etaabiadura egokikoak) entzuterakoan, hari nagusiari jarraituko dio. Elkarrizketa hasteko esapide ohizkoenak bereiziko ditu. Hitza hartzekoedo uzteko erabiltzen diren lokailuak ezagutuko ditu. Gaia noiz aldatzen den atzemango dio. Intonazioaren laguntzaz zenbait elementuafektiboren berri jasoko du (serio, txantxetan, haserre... ari diren), baita agian gaiarekiko lehen hurbilpen bat egin ere. Erregistro nagusiakbereiziko ditu (kolokiala/formala, konfidantzazkoa/ezezagunen artekoa... ). Entzundakoaren arabera kontestua inferituko du.➋Ahoz emandako instrukzio arruntak ez ditu aurrenekoan ulertuko eta errepikatzeko eskatuko du. Bere kidekoensolasari jarraitzeko zailtasunak ditu ulermen-mailan. Bere inguruan bizi diren jatorrizko hiztunekin aritzean, areagotuegingo dira zailtasunak. Ulertu ezaren keinuak egingo ditu, polikiago aritzeko eta errepikatzeko eskatuz. Uler ditzakeensolasak, ia erabat, gai bakar bati lotuak egongo dira. Gaia aldatzerakoan, haria galtzeko arriskuan egon daiteke. Besteensolasak (ezaguna duen eta gertukoa zaion gaiaren ingurukoak, erritmo eta abiadura egokikoak) entzuterakoan, harinagusiari nekez jarraituko dio. Elkarrizketa hasteko, hitza hartzeko nahiz uzteko, edota gaiaz aldatzeko erabiltzen direnesapide ohikoenetako batzuk ezagutuko ditu. Intonazioari, elementu afektiboei edota erregistroari erreparatzen lanakizango ditu, baita entzundakoaren arabera kontestua inferitzeko ere.➊ Ahoz emandako instrukzio arruntak ulertzeko behin eta berriz errepikatu beharko zaizkio. Bere kidekoen solasarinekez jarraituko dio. Behin eta berriz eskatuko ditu errepikapenak. Bere inguruan bizi diren jatorrizko hiztunekiko ezinulertzeak komunikazioa etenarazi dezake. Uler ditzakeen solasak gai bakar baten ingurukoak ez badira, haria galduegingo du. Besteen solasak (oso ezaguna duen eta gertukoa zaion gaiaren ingurukoak, erritmo eta abiadura erabategokitutakoak) entzuterakoan, hari nagusiak ihes egingo dio tarteka. Elkarrizketa hasteko, hitza hartzeko edo uztekoerabiltzen diren esapide banaka batzuk besterik ez ditu ezagutuko. Gaia noiz aldatzen den nekez atzemango dio.Intonazioari, elementu afektiboei edota erregistroari ez dio erreparatuko, hain dago lotua zer entzungo duenari.98

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!