13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluara, zehaztapen-maila orokorraz dihardu eta zehaztapen-maila xeheagoen beharrean da. Eta kurrikulu izaki, azkenik,programa bat baino gehiago da (horrexegatik, programaz ez baina, kurrikuluz hitz egingo dugu aurrerantzean).Lau bereizgarri nagusi ditu, beraz, eskuetan dugun oinarrizko kurrikuluak. Azal ditzagun banan-banan zehatzago.1 Egitasmo zabal baten baitan kokatzen da kurrikulua, eta egitasmo zabal horren zerbitzuan dago. Kurrikulua ezda ezer, egitasmo horren baitan ez bada. Egitasmoaren helburuak gauzatzeko baliabide den neurrian, betekodu kurrikuluak bere zeregina.Egitasmoa zabala da: helduen euskara-irakaskuntza berritzea du helburu; are gehiago, etengabeko berrikuntzaeragilea martxan jartzea. Egitasmoa ez da amaitzen dokumentu hau argitaratzean. Etengabe berritzen etaaldatzen ari den sistemari erantzun nahi baitio.2. Sistema osoa da irakaskuntza, eta sistema oso horren atal da kurrikulua. Sistema osoan du eragina kurrikuluak,eta sistema osoak du eragina kurrikuluan. Sistema osoari eragiteko sortzen da kurrikulua; eta malguaizaki, zabalik dago sistema horren eragina bereganatzeko. Beraz, prozesu baten atal ere bada kurrikulua:etengabe aldatzen eta berritzen ari den prozesu baten aldagai eragile.Sistema horren bihotzean dago irakaslea. Irakaslearen etengabeko berrikuntzak bermatuko du, azken batean,irakas-sistema osoaren berrikuntza.Eta ikaslea du sistemak ardatz. Ikaslearen premiek agintzen dute irakaskuntzan. Ikasleak ikasten du, azkenbatean, hizkuntza. Eta hori beti horrela bada, are gehiago da, ikaslea heldua denean. Beraz, ez dago euskararenirakaskuntza berritzerik, ikaslearen heldutasuna eta autonomia landu gabe, ikaslea bere ikastearenlehen egile eta erantzule ez bada.3. Oinarrizkoa da honako kurrikulu hau; oinarrizkoa, orokorra eta zabala: euskaltegi bakoitzari dagokio moldatueta zehaztea, eta irakasle eta ikasle bakoitzari hezurmamitzea.Ikuspegi horren arabera, prozesu baten lehen urratsa da kurrikulu hau, proiektu baten lehen agiria. Kurrikuluaosatu eta zehaztu ahalean joango da prozesua burutuz eta proiektua gauzatuz.Horrek, jakina, proiektua moldatzea eta ñabarduraz hornitzea dakar berekin; are gehiago, hainbat erabaki hartzea,zenbait aukera hobetsiz eta beste batzuk bigarren mailan utziz. Izan ere, ingurune soziokultural bakoitzakditu bere bereizgarriak eta beharrak, eta bereizgarritasun eta behar horietara moldatuko da euskaltegi bakoitza,eta horrela eginez gauzatuko du proiektua. Hizkuntza ez baitago irakasterik tokian tokiko aldagaiak kontuanizan gabe.Bestela esanda, euskaltegi bakoitzak bere autonomia garatu eta bere eskaintza zehazten duen neurrian joangoda hezurmamituz, pixkana-pixkana, kurrikulu hau argitaratuz hasitako proiektu eta prozesua. Euskaltegibakoitzaren egitasmoa eta programazioa izango dira, besteak beste, hezurmamitze horren emaitza.4. Prozesuaz gain, produktu ere bada kurrikulua: dokumentu bat. Programa baino zabalagoa den dokumentua,hain zuzen. Programaz gain, beraren oinarriak ere azaltzen dituena.Bi atal nagusi ditu honako kurrikulu honek. Oinarrien berri ematen du lehenengoak. Hiru dira oinarri horiek: ZERikasten den hizkuntza ikastean, NOLA ikasten duen helduak bigarren hizkuntza eta zer ingurune soziokulturaletan(NON, NORAKO eta ZERTARAKO) ikasiko duen. Kurrikuluaren osagai nagusiek osatzen dute bigarren atala. Lau diraosagai horiek: helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazioa.Horiek horrela, hona hemen "Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikulua", bi ataletan emana, arestian esanbezala.13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!