13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ildo honetatik, zenbait planteamendu metodologikok ulermenaren garapena dute oinarri (Marton 1991; Krasheneta Terrell 1983); eta batzuek ahozko adierazpena atzeratzearen aldekoak dira.Ulermenetik ekoizpenerako bidea prozesu naturala da. Ulermena ekoizpena baino lehenagoko pausoa da, bainaezin da ekoizpena erabat azkenerako utzi. Badago hizkuntzaren ikaskuntzaren hasieratik bertatik ekoizpena bultzatzerik,hala nola, hizkuntza soziala deiturikoan, hau da, gela barruko eguneroko bizitzan ematen diren elkarrekintzetan:agurtu, baimena eta argibideak eskatu...Ulermenetik ekoizpenerako prozesuak denbora eskatzen du; tarte horretan isiluneak gertatzen dira. Hala ere,badago prozesu hori azkartzerik; esaterako, lehen aipaturiko desbaldintzapenaz eta berreraiketa-estrategiaz baliatuz.Azpimarratzekoa da, halaber, ekoizpena funtsezkoa dela ikasprozesuaren garapenean. Eta ikasleari eragin beharzaio bere hizkuntz gaitasuna erabil dezan, gaitasun hori murritza bada ere.Tarteko hizkuntza eta erroreakBigarren hizkuntza ikasterakoan, psikologiaren aldetik, berezko gertaera da tarteko hizkuntza, ondo aztertua izanden fenomenoa (Corder; Selinker; Norrich 1989). Hau "bigarren hizkuntza edo hizkuntza arrotza ikasten ari denakerabiltzen duen hizkuntza da. Ikaslearen lehen hizkuntzaren eta ikasten ari denaren arteko sistema baten itxura du.Ikasleak aurreratu ahala, tarteko hizkuntza, ikasi beharreko hizkuntzaren gero eta antz handiagoko bilakatzen da.Hala ere, ikasleak oraindik ere erabiltzen ditu tarteko hizkuntzaren elementuak, ez lehen hizkuntzarekin, ez ikastenari denarekin zuzenean loturik daudenak", (UZEI 1987: 100).Ikasleek egiten dituzten erroreak tarteko hizkuntzaren ildotik ikusi behar dira, hizkuntza berriaren sistema barneratzenari diren adierazpen gisa, eta ez ikaskuntza ezaren adierazle. Errore batzuk performantzi errore dira eta besteakegiturazkoak, konpetentzia ezaren adierazle. Erroreekiko jarrerak ezberdinak dira. Batzuk elkarren kontrajarriak,gainera (Marton 1991). Horien artean honako hauek hobets daitezke:- Ezin da espero zuzenketa puntualek berehalako konponketa ekarriko dutenik (Lightbown 1983); ezta ere berezkonponduko direnik. (Aintzakotzat hartu beharrekoa da lehentxoago desbaldintzapenaz esandakoa eta geroxeagohizkuntzaren ezaugarri formalei buruz esango dena.)- Erroreen zuzenketak denbora, patxada eta pazientzia eskatzen ditu. Ezin da nolanahikoa izan, selektiboa baizik.Irakasleak erabaki beharko du noiz eta nola egin zuzenketa, beti ere helburuen arabera.- Zuzenketak, bestalde, ziklikoa izan behar du; eta ez behin eginda gero bere horretan utzi, arazoa konpondudelakoan.- Ikaslearen sentsibilizazioa ere behar-beharrezkoa da, egoeraren jabe izanik, erroreei aurre egin ahal izateko.OINARRI LINGUISTIKOAKBenetakotasuna edo jatortasunaHizkuntzaren irakaskuntzan gero eta gehiago azpimarratzen da alderdi pragmatikoa (Ruiz de Mendoza 1992), alegia,jatorrizko hiztunak hizkuntzarekin benetan egiten duena. Ildo horretatik jo du gehienbat planteamendu komunikatiboak(Marton 1991), aukeratzen den inputa eta diseinatzen diren atazak benetako erabileraren bidetik planteatuz.Aitortu behar da ekarpen hau onuragarria izan dela, beti ere ikasprozesuaren helmuga present izatea funtsezkoadelako.84

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!