13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. mailaren hasieran metodologia hartzailea izango litzateke nagusi, gerora metodologia berreraikitzailea; eta bigarreneta hirugarren mailetan komunikatiboa. Bata une batean nagusi izateak ez du esan nahi besteak landu behar ezdirenik, indarrak non jarri behar diren baizik.Ikas-prozesuaren hasieran, bada, etapa hartzailea beharrezkoa da, hau da, outputa sortu aurretik ikasleak,estrategia hartzailea erabiliz, input ulergarria jaso beharko luke. Hizkuntza ikasteko funtsezkoa da input ulergarri nahikoaeta aberatsa eskaintzea eta ez bakarrik etapa hartzailean, baita beste mailetan ere. Input hori, gainera, ikaslearentarteko hizkuntzaren maila baino pitin bat zailagoa izango da (I+1).Ahal dela, benetako hizkuntza (testuinguru erreal batean ematen dena) irakatsi behar da. Benetako dokumentuekmundu errealarekin, ingurune soziokulturalarekin lotzeko aukera eskaintzen diete ikasleei. Horrela ematenden progresioa ez da hain zurruna, hiztegia eta egiturak naturalki eta kontestu barruan sartzen baitira.Ikasleek hizkuntza, diskurtsoaren mailan, hau da, esaldiaren maila gainditzen duten eran landu behar dute.Barne-lotura eta kohesioa landu behar dituzte, horien bidez esaldiak eta berbaldiak elkarlotuz.Input ulergarria ez da nahikoa hizkuntza eskuratzeko. Ikasleak ekoizpenera bultzatu behar dira, beren tartekohizkuntzaren maila hobetzeko ikaskideekin eta irakaslearekin elkarreraginean. Esanahia negoziatu behar dute, elkarulertzera iritsi, norberaren pentsamenduak, ideiak, asmoak azalduz eta argituz eta ulertaraziz. Negoziazioak bideratzendu nolabait hizkuntz formen eskurapena.Halaber, ikasleek zailtasunak izango dituzte hizkuntzaren oinarrizko egituretan, formari begirako instrukziorik/irakaskuntzarikeman ez den programak jarraitzen badituzte. Izan ere, hizkuntz formak modu egokian erabiltzenikastea komunikazio-gaitasunaren alderdi garrantzitsu eta ahaztezina da. Horretarako, aurkikuntzaren bidetik jo daiteke;hau da, testuaren corpus-ean agertzen diren fenomeno linguistikoen behaketak, hausnarketak eta analisiak eramatendute ikaslea hizkuntzaren funtzionamendua argitzera. Bestetik, irakasleak ere eskura diezazkioke ikasleari,honek behar dituen informazio eta argibideak. Bi bideak konbina daitezke, beti ere lehenengoa aktiboagoa eta arrakastatsuagoadela jakinik.Azken batean, hizkuntzaren irakaskuntzan forma eta edukiaren arteko oreka lortzean dago arrakasta, eta bihoriek bateratzen ahalegintzen da hizkuntzak irakasteko bide komunikatiboa. Ez da bide erraza, ez baita erraz jakitenzer den lehenago, eginkizun komunikatiboa ala forma, zein den helburu eta zein bitarteko, sarritan helburu bezalajartzen den eginkizun komunikatiboa forma lantzeko aitzakia besterik ez baita. Skehan (1996) ohartu da arazohonetaz eta ematen duen aholkua, bere xumean, aintzat hartzekoa da: "Oraingoz badirudi atazetan oinarritutako ikaskuntzakongien egingo duela bere bidea, baldin eta atazen eta egituren arteko harremanak "malgutasunez" ikustenbaditugu. Ikaskuntza naturalistaz gehiago jakin ahala, zeozer zehatzagoa esaten ahalko dugu harreman horietaz".Beraz, ziurtasunik ezean malgutasuna, eta hizkuntzen ikas/irakaskuntzan, are euskararen ikas/irakaskuntzan, ziurtasunakez dira larregi.90

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!