13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

prozesua autonomo egiten duten ekintzak eskaintzen dituen ala ez, ikasleekin lan-asmoak negoziatzen dituen alaez, errorearen aurrean zein rol hartzen duen, instrukzioak nola ematen dituen ikustea eta aztertzea... Asko eta askodira hausnarbidean jar daitezkeen gaiak.Eta noiz egin behar da ebaluazioa? Ba al du une jakinik? Esan bezala, ebaluazioa eraginkorra izangobada, etenik gabea, sistematikoa eta ongi planifikatutakoa behar du izan: nork, zer, nola eta zertarakoak ongi definitzeakizango du lehentasuna, datu-bilketa antzua izan ez dadin. Baina baita noiz egin behar den erabakitzea ere.Ebaluazioa prozesu bat da; hala ere, baditu unean uneko ezaugarriak. Horien arabera hiru ebalualdi bereizteakomeni da: 1.- hasierako ebaluazioa; 2.- bitartekoa, jarraia; 3.- amaierako ebaluazioa.HASIERAKOARI dagokionez, azpimarratu behar dugu ikas- irakas-prozesuari ekin aurretik ezinbestezbideratu behar dena dela, jarduna behar hainbateko eraginkortasunez antolatu nahi badugu, bederen. Ikasleenusteak eta espektatibak zeintzuk diren, jarrerak, motibazioa... ebaluatzeko unea da. Elkarrizketak, behaketak, galdeketak,mailaketa-frogak... baliatuko ditugu. Jasotako informazioak irakasleak programatuta zeuzkan hainbat ikastunitateetanaldaketa eragingo ditu: beharren arabera egokitu, alegia.BITARTEKOA prozesuan zehar burutzen da. Taldearen zein ikasle bakoitzaren urraspideak berbideratzekobalio du, ebaluazioaren funtzio formatiboak berebiziko karga hartuz. Informazioa biltzetik erabakiak hartzerainokoprozesua oso epe motzean burutzen da ebalualdi honetan: erroreen behaketa, prozesuko korapilo-uneak, motibazioarengorabeherak atzematea... izango da eginkizuna. Galdeketak (trebetasunaren, ikas-estrategien, ekoizpenareningurukoak...), egunkariak, autoebaluazio-orriak, zirriborroak, aurretestuak, ekoizpena berrikusi eta berreraikitzekoprozedurak... baliatuko ditugu. Ikastunitatearen sekuentziazioan, hainbat alderdi metodologikoren antolaketan,esaterako, egokitzapenak eragingo ditu.BUKAERAKO EBALUAZIOAK hasierakoa eta bitartekoa ditu nolabait bere baitan. Horien sintesia da, etahelburuak zenbateraino eskuratu diren adieraztera dator. Ikasitakoaren gainean hausnarketa eta jarraitutako urratsenbalorazioa bideratuko duten tresnak erabiliko ditugu. Baita hasieran erabakitako helburuak bete diren ala ezikusteko balio dutenak ere. Azken hauek dira ezagunenak. Ikasleen hizkuntz performantzia neurtzeko frogak biltzendira hemen: mailaketa-frogak, gaitasun-frogak..., kanpo nahiz barreneko aztertzaileen eskutik egin daitekeenak.LABURBILDUZ• Ikas- irakas-prozesuak hobebidean ipiniko dituen prozesu elkarreragilea da ebaluazioa.• Ebaluazioa jardunean aldeketak eragingo dituen hausnarketa eta barneraketa prozesua da, eta ez daemaitzak saritzeko edo penalizatzeko soilik balio duen balorazio hutsala.• Ebaluazioa, irakaslearena ez ezik, ikaslearen egitasmo ere bada. Izan ere, berak emango dio bere ikasprozesuarenjabe nola izan daitekeen jakiteko informazioa.• Izaera kuantitatiboa nahiz kualitatiboa duten datuak jaso behar dira. Biak baitira beharrezko ikuspegierabatekoa izateko.• Tresnak nolako, datuak halako.• Ebaluazio-irizpide bateratuak erabili behar dira ebaluazio sumatiboan.94

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!