13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaEDUKIEN ANTOLAKETAHelduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluak, ikuspegi psikopragmatikoari jarraiki, ikaslea H 2 aren erabiltzaileizatera eraman nahi duen ikuspegiari jarraiki alegia, eta oinarrietan azaldutakoa kontuan hartuz, edukiak hiru ataletansailkatu ditu: 1) eduki pragmatikoak (testua eta kontestua); 2) eduki formalak (adierazpide linguistikoak, adierazpidetestualak eta adierazpide pragmatikoak) eta 3) eduki psikolinguistikoak (azpitrebetasunak eta estrategiak).EDUKI PRAGMATIKOAKHEOKek bi atal bereizten ditu eduki pragmatikoetan: testuari eta kontestuari dagozkionak, hain zuzen.Euskalduntzearen helburua, azken batean, euskaraz komunikatzeko gaitasuna lortzea da, hau da, egunerokobizitzan sortzen diren ahozko eta idatzizko testuak ulertzen eta sortzen trebatzea.Baina zer da testua? Hasteko, esaldia baino gehiago da testua; baina baita esaldi-multzoa baino gehiago ere.Edozein idazki –eta ahozko-jarduera– ez da berez testu. Testu izateko, bi tasun beharko ditu gutxienez: kohesioa etakoherentzia.Bi tasun horien artean, azken batean, testuingurua (contexto) eta kotestua kontzeptuen arteko alde berbera dago.Hau da, testuinguruarekiko koherentzia azaltzen du batak (koherentzia terminoak) eta kotestuari dagokiona besteak(kohesio terminoak). Horrexegatik, Aznarrek-eta koherentzia kontestuala deitzen diote lehenengoari eta koherentziakotestuala bigarrenari; baina koherentzi baliabideez ("mecanismos de coherencia", 27. or.) dihardute oro har, bietazjardutean. Dena den, HEOK dokumentuan, gauzak ez nahastearren, baliabide testual terminoaz izendatzen dira eta1. eranskinean zerrendatzen, zailak baitira mailakatzen eta nolabait maila guztiei baitagozkie.Aznarri-eta (1991, 27-40. orr.) jarraiki, lau "baliabide testual" bereizten ditugu: 1) deiktikoak; 2) errepikapenezkoak:erreferentziak (anafora, katafora), ordezkapen lexikala (sinonimia, antonimia...), elipsia, definizazioa; 3) loturazkoak:lokailuak eta testu-antolatzaileak; eta 4) hitzen ordenari dagozkionak: edukiaren eta helburuaren adierazpen etainterpretazio antolatua, aurrerabide tematikoa, informazio zahar eta berriaren antolamendua, egitura proposizionalaketa beroriek antolatzeko ordenak, eta denbora.Baliabide testual horiek ematen diote testuari kohesioa eta koherentzia. Baina ez dira bakarrak. Hor daude, izanere, makroegitura semantikoari dagozkionak ere. HEOK dokumentuak, horietaz ari denean, testu-motak (narraziozkoak,deskribapenezkoak, argudiozkoak, azalpenezkoak...) aipatzen ditu, eta zer ezaugarri dituzten eta zer-nolakotestu-eretan gauzatzen diren (ipuin, albiste, iritzi-artikulu, eta abar). Horrela jokatuz, J.M. Adam-en sailkapenean oinarritzenda, eta sei testu-mota bereizten ditu: narraziozkoa, instrukziozkoa, deskribapenezkoa, elkarrizketazkoa/bakarrizketazkoa,azalpenezkoa eta argudiozkoa. Testu-mota hauek mailakatuta eta trebetasunka ematen dira, testu-eraesanguratsuenak-edo zerrendatuz, eta bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz.Testua egoera edo kontestu jakin batean gauzatzen da. Ikasleak hizkuntzaren erabilera-esparrua hobetuko badu,errealitate estralinguistikoa edo kontestuala landu beharko du.Testuinguru edo kontestuari dagozkion arloen artean, hauek zehazten dira mailaka eta trebetasunka: komunikazioarenxedea edo hizkuntz funtzioetakoa (harremanezkoak, informaziozkoak, iritzizkoak, sentimenduzkoak, gomendioeta aholkuei buruzkoak, arazoen ingurukoak eta asmoei buruzkoak); komunikazioaren partaideen arteko harremana;komunikazio-era (interakziozkoa, transakzionala); komunikazio-kanala (zuzenekoa, bitartekoak medio...);komunikazio-egoera; gaia eta hizkera.EDUKI FORMALAK37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!