13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

<strong>Kurrikulua</strong>ren diseinuaren barruan ahaztezinezkoa da metodologiaren azterketa; izan ere,berau da ikaskuntzako bitartekorik nagusietakoa. Metodologia programarekin estu loturik dago,baina ez dute isomorfoak izan beharrik (Larsen-Freeman 1988); alegia, halako programari ezdagokio ezinbestez honako metodologia. Horrela, programa ustez kaskarra metodologi bidearrakastatsu bihur daiteke, eta emaitza onak eman.Alderantziz, planteamendu metodologiko oker batek gainbehera bota dezake programarikonena. Horrek ez du esan nahi, alabaina, programa bigarren mailako kontua denik.Programak, helmugak markatzen dituen neurrian, norabidea argitu ez ezik, ikasesperientzieneitea diseinatzen ere lagun dezakeelako.Metodologiaren alorrean murgildu orduko, berehala atzematen da aukera metodologikoenugaritasuna (Larsen-Freeman 1986). Planteamenduak ugariak bezain ezberdinak dira, antza.Aditu zenbaiten ustez, ordea, aniztasun hori ez da hainbesterako. Martonek (1991), esaterako,lau kategoriatan biltzen ditu bide metodologiko ugari horiek.Horrenbeste alternatiba izatea nahasgarri gerta dakioke irakasleari, ziurtasunik eza etaegonezina sortuz. Hala ere, aniztasuna indargarri ere bada; "zeren eta, modu zuzen bakarreanari garela irakasten jakiteak nolabaiteko segurtasuna ematen badu ere, aldi bereanaskatasunik ezaren sentipen itogarria ere ematen baitu" (Larsen-Freeman 1988).Ugaritasuna, bestalde, psikolinguistikaren egoera beraren ondorio da. Hizkuntzirakaskuntzaren zientzia ez da iritsi metodologia onena zein den frogatzera, ezta iritsiko ereagian. Ez dago metodorik onenik; euskararen eskurapena bideratzen duten neurrian izangodira egokiak. Irakasleari dagokio aukeraketa egitea, hainbat baldintzaren arabera (Marton1991); izan ere, egoera, ikasleak eta beren buruak sakon ezagutzen dituztenek bakarrik eginditzakete aukeraketok.Irakaslana zientzia eta artearen konbinazioa da: "zientziak lagundu egiten digu informaturikegoten, irakaskuntza eta hizkuntza ulertzen laguntzen baitigu; baina irakaslanaren alderdiartistikoa da informazio zientifikoa era berezian interpretatu eta aplikatzea eskatzen diguna,dauden aukerabide metodologikoen artetik egoera jakin baterako aukeraketak eginez"(Larsen-Freeman 1988).Ondoren, oinarri metodologiko nagusi batzuk aipatzen dira; ez guztiak, noski; asko baitira.Horregatik, aukera metodologikoak egiterakoan nagusiki aintzat hartu beharko liratekeenakematen dira soilik. Ondoren, prozedura metodologikoak izango dira aztergai, hauen artean erehiruzpalau prozedura nagusi aipatuko direlarik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!