13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

<strong>Helduen</strong> euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaMETODOLOGIAREN OINARRIAKOINARRI PSIKOLOGIKOAKProzedura metodologikoak berauek eragiten dituzten adimen-operazioen ildotik azter daitezke. Eta funtsezkoa dahoriei erreparatzea, ikasprozesua ikasleen ikasestrategiei egokituko bazaie. Metodologia orekatuak, gainera, aipatuadimen-operazio horiek jorratzeko aukera eman beharko luke.Analisia/sintesiaHainbat jarduera metodologikok sintesia hobesten dute, hala nola, ikasi beharreko hizkuntz korpusa xehetuz etabanan-banan landuz, ezari-ezarian eta denboraren poderioz ikasleek sintetizatu eta integratuko dituztelakoan. Bidehorretatik abiatu dira hizkuntz formetan ez ezik hizkuntz nozio eta funtzioetan ere oinarritu diren programak. Testuakoinarri dituztenei, berriz, gutxitan eman zaie tratamendu hori, gurean behintzat.Beste jarduera metodologiko batzuek analisiaren aldeko apustua egin dute, ikaslea hizkuntzaren input ulergarribezain aberatsari aurkeztatuz, honen mezu eta formaren (elementu linguistiko eta diskurtsiboak, testuen egitura...)analisia buru dezan.Bi planteamendu hauek ez dira elkarren aurkako, osagarri baizik. Alditan printzipio sintetikoak hobetsiko dira etabestetan analitikoak.Baldintzapena/desbaldintzapena/erabileraBatzuek baldintzapenaren eta erabileraren inguruan ardazten dute beren jarduera metodologikoa. Baldintzapenuneanikasleari esanahi jakin bat adierazten duen elementu linguistikoa ematen zaio, behar bezala aurkeztuz eta landuz,norbereganatu ondoren beste egoeretan erabiliko duelakoan.Jarduera hori hankamotz geratzen da; alde batetik, "ikasitako" zenbait elementu ikasleak ez du erabiltzen; eta,bestetik, gaizki erabiliaz, akatsak fosilizatzeko arriskua du. Horrexegatik, eta erabilera unearen garrantzia ahaztugabe, behar-beharrezkoa da desbaldintzapena, arestian aipatu gabeziak gaindituko badira.Desbaldintzapen-unean irakasleak esanahia eskaintzen dio ikasleari egoera baten bidez, hori adieraziko duenforma egokia aukera eta adieraz dezan, baina ez edozein, irakasleak gogoan duena baizik.Irakasleak ez luke pentsatu behar ikasleek komunikamena berez hobetzeko joera dutenik; fosilizatzeko joera handiagoabaitute, seguraski.Ulermena/ekoizpenaAma-hizkuntzan handiagoa izaten da ulermena, idatzizkoarena nahiz ahozkoarena, adierazpena baino. Eta horinormala da, ez baitira berdinak bi prozesuotan ematen diren adimen-ekintzak; bigarrenekoak askoz konplexuagoakdira. Bai ulermenak, bai adierazpenak garapen progresiboa dute, baina beti egongo da asimetria bi prozesuen artean.Aldi berean, ekoizpen-mailako adierazpenak ulermenezkoak baino murritzagoak izango dira, ulermen mailakohainbat elementu maiztasun gutxikoak edo hizkuntzaz baliatzeko beharrezkoak ez direlako. Horrela, ba, xede-hizkuntzaikasterakoan kontuan hartzekoa da aipatu fenomeno hori.83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!