13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

HIZKUNTZA<strong>Kurrikulua</strong>ren oinarrietako bat hizkuntzari berari dagokio. Zer ikasten du bigarren hizkuntzaren jabe egin nahi duenikasle helduak? Zer da hizkuntza? Abiapuntu modura honela defini daiteke: "Hizkuntza hautazko zeinuen sistema da,giza komunikabiderako erabilia". Definizio honetan bi puntu nagusi bereiz daitezke: sistemarena bata, komunikazioarenabestea.Hizkuntza sistema bat dela esateak honen alderdi estrukturala azpimarratzen du. Hain zuzen, sistema elementuzosaturik dago; elementu hauek elkarloturik daude, eta osotasunari erreferentzia egiten dioten neurrian lortzen duteberen zentzu eta balio osoa. Hizkuntzaren barruan hainbat sistema edo, hobeto esan, azpisistema aurki daitezke: sistemafonologikoa, morfosintaktikoa, semantikoa...Baina hizkuntz sistemaren unitate komunikatiboa ez da ez hitza, ezta esaldia ere, diskurtsoa baizik, testuetan gauzatzendena. Testuek, berriz, bere osotasuna lortuko dute, bere arau propioez gainera, azpisistema fonologiko, morfosintaktikoeta semantikoen arauak ere betetzen badituzte, beti ere komunikazioa gertatzen den xedeari eta egoerari,kontestuari alegia, egokituz.Hizkuntz arauen, hiztegiaren eta egituren ezagutza, beraz, beharrezko baldintza da komunikaziorako; baina eznahikoa. Komunikazioa eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da hizkuntz erabilerarako arauak ere ezagutzea; zenbaitforma linguistiko halako egoeretan, halako pertsonekin eta komunikazio-xedea kontuan izanik erabiltzen jakitea. Bestelaesanda, benetako komunikazioa egoerari eta xedeari egokitu behar zaie.Hizkuntzaren baitan alde batetik sistema eta bestetik komunikazioa bereiztean, pentsa daiteke komunikazioanerabiltzen den halako entitate bat dela hizkuntza, eta gauza bat dela hizkuntza (sistema) eta bestea erabilera. Erabileradeitzen diogunaren eremu handi bat, ordea, hizkuntza beraren zati da, hautazko zeinuen sistemaren zati. Bi elementuakelkarloturik daude, beraz, eta hizkuntza komunikaziorako sistema dela esan daiteke; zehazkiago, kontestusozialetan komunikaziorako erabiltzen den sistema.Hizkuntzaren ikuspegi hori planteamendu komunikatiboaren barruan kokatzen da. Mugimendu hau azken urteotanhizkuntzalaritzan eman den fenomeno unibertsala da. Jakintza-mota askotariko emaitza teoriko eta praktikoen bilguneizaki, ez dago halako metodo zehatz bati lotua. Zabala da planteamendu komunikatiboaren kontzeptua. Izanere, bere baitara biltzen ditu, irakaskuntza-estrategia jakin bat ez ezik, helburu-multzoa, hainbat metodologi printzipio,irakaskuntza-teknika tipiko batzuen deskribapen xehea, eta abarrak.Planteamendu komunikatiboaren ikuspegi berriak ez du aurrekoa ukatzen; osatu baizik. Eta bi ikuspegien artekolotura azaltzeko, egokia dugu, lehen momentuan, "continuum"-aren irudia erabiltzea. Hala, lehen puntu batez irudikatzenzena orain lerro batez adieraziko da. Eta ikaskuntza eta irakaskuntza, esaterako, lerro horretan zehar mugitukodira, batzuetan mutur batetik hurbilago eta besteetan urrunago, baina beti biak erreferente izanik. Bigarren momentuan,berriz, harreman dialektikoan ipini beharko ditugu, sintesi berri eta dinamiko bat helburu, berez kontrajarriak diruditenosagaiak (tesia eta antitesia): ezagutza eta erabilera, ezagutza formala eta ezagutza instrumentala, emaitza etaprozesua...EZAGUTZATIK ERABILERARAIrakaskuntzaren praktikan, nahiz eta agian teorian ez, nahikotzat jo da hizkuntza ezagutzea, hizkuntza hori komunikazio-egoeretanerabiltzeko. Honelako planteamenduaren jarraitzaileek oso gogoko dituzte ariketa kontrolatuak etaarauen azalpenak. Baina ez dirudi hori aski duenik ikasleak hizkuntza egoera errealetan ongi erabili ahal izateko. Ikasleariez baitzaio eskaintzen komunikazio-egoera errealez baliatzeko aukerarik eta, ondorioz, ez zaio behar bezala14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!