13.07.2015 Views

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

<strong>Helduen</strong> euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaTarteko hizkuntzaren ezaugarriak honako hauek dira:a. Sinpletasuna. Tarteko hizkuntza sistema sinpletua da xede-hizkuntzaren sistemarekin alderatzen badugu,bai arau morfosintaktikoen eta pragmatikoen konplexutasunari dagokionez, eta baita lexikoaren zehaztasuneta ugaritasunari dagokionean ere. Ikasleek beren jardunean hizkuntz sistema sinpletu, laburtu,murriztu egiten dute, hizkuntzari buruzko beren hipotesiak forma errazetara eta komunikazioa bideratzendutenengana mugatuz.b. Sistematikoa. Tarteko hizkuntzak sistema linguistiko berezkoa osatzen du, osotasuna ematen diotenarauekin eta xede-hizkuntzarenetik bereiziak.c. Dinamikoa. Ikas-prozesuan aurrera egin ahala eta arau berriak, hitz berriak eta abar bereganatzen dituenneurrian, sistema aldatzen joaten da. Esan daiteke prozesuaren maila bakoitzak bere tarteko hizkuntzaduela eta maila guztiek tarteko hizkuntzen continuum bat osatzen dutela.d. Fosilizazioa. Tarteko hizkuntza fosiliza daiteke. Ikasleek aipatu continuum horretan geldiuneak izan ditzakete,xede-hizkuntzara iristeko oztopo gertatuz.e. Aldakortasuna. Ikasleak beren baliabide linguistikoak egoera eta era askotara erabiltzen ditu. Batzuetan,ataza-motak, solaskideak, egoerak baldintza dezakete ikaslearen ekoizpenean zuzentasun-maila. Bestebatzuetan, berriz, araua ikasi bai baina ez bereganatzearen ondorioz izango ditu hutsuneak.Tarteko hizkuntza eta erroreakTarteko hizkuntzaren ildotik ere ikusi eta aztertu behar dira ikasleek egiten dituzten erroreak, xede-hizkuntzarensistema barneratzen ari diren adierazpen gisa, eta ez ikaskuntza ezaren adierazle.Erroreen arazoa beti egon da irakasleen kezka nagusien artean. Hala ere, erroreen ikuspegian bada aldaketarik.Erroreak aztertzerakoan bi hizkuntzen konparaziotik abiatu ordez, hau da analisi kontrastibotik* egin ordez, ikasleenekoizpen errealak dira abiapuntu eta aztergai. Honako urrats hauek burutzen dira erroreen analisia egiteko:erroreak beren kontestuan identifikatu;sailkatu eta deskribatu;aztertu, errore bakoitzaren iturriak, mekanismoak edo estrategia psikolinguistikoak (ama-hizkuntzareninterferentzia beste estrategia bezala kontsideratuz) arakatuz;erroreen larritasuna neurtu eta neurri zuzentzaileak hartu.Ikuspegi honek erroreen ikuspegi berri bat dakar berekin: batetik, errorea hizkuntzaren eskurapenera iristeko ezinbestekopausoa da; eta, bestalde, bide horretan ikasleak daraman prozesuaren adierazle. Hizkuntza ikasteko bideanderrigorrezko pasadizoa izanik, nolabait beldurra galdu zaio erroreari; eta planteamendu komunikatibo ausartenetan,ikaslea ekoizpenera bultzatzen da baliabide urriekin ere.Dena den, arreta berezia eskaini behar zaio fosilizazioaren fenomenoari. Ikasleek, arestian esan bezala, berenikas-prozesuan, xede-hizkuntzaren sistema eskuratzera iritsi aurretik, geldiuneak izan ditzakete. Horregatik, fokalizazioarenbeharra; horregatik, hizkuntzari erreparatu beharra. Horregatik, baita ere, ikasleari, aurrera egingo badu, beretarteko hizkuntzatik gertuko inputa eskaini beharra, input ulergarri eta esanguratsua, alegia.Bukatzeko, aipatuko ditugu irakasleari baliagarri eta lagungarri gerta dakizkiokeen hainbat orientabide, beti erekontuan harturik irakaslea dela ikasleari ezagutza eraikitzen lagunduko dion elementu garrantzizkoenetako bat. Orientabidehoriek ikaskuntzaren eta eskuhartze didaktikoaren ikuspegi berreraikitzailearen eta helduen euskalduntzearenkurrikulu honen beste oinarriei ere erreparatuz zerrendatu dira, eta eguneroko jardunean eragin zuzena izan dezakete.23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!