26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2

Doktore-Tesia

Sarrera

zibilak eta guda Franko-Prusiarrak hainbat soldadu bidali zituela etxera morfinarekiko

izugarrizko menpekotasunarekin, “soldaduaren gaitza“ bezala ezagutua garai haietan.

XX. Mendean opiazeoekiko menpekotasuna izurrite bat izan dela esan genezake

baina arduradun nagusia heroina izan da eta ez morfina. Deribatu erdisintetiko hau 1875-an

sortu zen eta Bayer farmazi enpresak eztulkontrako botika bezala merkaturatu zuen

1898an. Ia 25 urtetan ez zen neurririk hartu heroina erabiltzearen aurka, beharbada ahotik

hartzen zen eztulkontrako botikak efektu psikoaktiborik sortzea espero ez zutelako.

60.hamarkadan Estatu Batuetan eta 70. hamarkadan Europan heroinaren erabilpena

asko hedatu zen. Garai haietan emandako drogekiko jarrera aldaketak eta hasiera bateko

heroinaren prezio baxuak heroinazale kopurua nabarmen handitzea ekarri zuen (%1000)

(Escohotado, 1999). Azkenengo hamarkadan heroinaren erabilpena asko jaitsi da. EAEan

adibidez, 1986an 15-24 urteko gazteen artean %2.8ak noizbait heroina probatu zuen,

1996an ordea, %0.6ak (Elzo eta lank., 2000).

Hala ere, hasi berria den XXI. mende honetan opiazeoekiko menpekotasunak

gizartearentzat arazo larri bat izaten jarraitzen du.

1.2. Opioaren konposaketa:

Opioa lo-belarraren (Papaver Somniferum) fruituetatik ateratako erretxina da eta bere

ondorioen arduradun nagusia, morfina (Lorenzo eta lank., 1999). Merkaturatze bide legalek

daramaten opio kantitatea munduko ekoizpenaren erdira baino ez da iristen. Asiaren

hegoekialdean dauden eta “Urrezko Triangelua“ izenaz ezagutzen ditugun lurraldeak

(Laos, Tailandiaren iparraldea eta Birmaniaren iparmendebaldea) dira legez kanpoko

opioaren ekoizle nagusiak.

Oro har lo-belar landare batek eman dezakeen opio gordineko kantitatea 5-10

gramokoa da. Opioaren % 75-80-a substantzi inaktiboak dira eta beste % 20-25a substantzi

aktiboek osatzen dute. Garrantzitsuenak morfina (% 10), narkotina (% 6), papaverina (%

1) eta kodeina (% 0.5) dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!