26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eztabaida

kokatzen dela deskribatu da (Solhonne eta lank., 1987), baina duela gutxi Noble eta

lankideak (2001) egindako ikerlan batean aminopeptidasa hau NSZ-ko gune neuronal

askotan azaltzen dela deskribatu zuten. Entzima honen inhibitzailea den RB129 tritiatua

erabiliz, hipotalamoan, talamoan, hipokanpoan, estriatuan, kortexean, e.a. ataletan APN-a

neurrizko edo kantitate altuetan aurkitu du talde honek. Gure esperimentuetan ikusitakoa

datu hoiekin bat dator. Zerbait gehitzekotan, gure esperimentuetan amigdalan ere APN

aktibitatea agertzen dela esan behar.

Beste emaitza aipagarri bat, leuzil aminopeptidasaren aktibitate espezifikoa

kortexean arratoiarena baino handiagoa dela izan dugu (esangarria kortex parietalean).

Entzima solugarri honen funtzioa zein den oso ondo ez dakigun arren (BPO-ekiko ekintza

txiki bat omen du), ehun askotan hedatuta dagoenez proteinen bioeraldaketan

erantzunkizun nabaria izan lezakeela proposatu da (Gibson eta lank., 1991). Gure lan

honetan giza kortexean ikusitako berezitasun hori aipatzea adierazgarria iruditzen zaigu.

Laburbilduz, ikertutako peptidasa guztiak garunean zehar hedatzen direla esan

daiteke. Gainera, aktibitate altuena PSA solugarriak eta APB-ak daukate. Bestalde, PSA eta

PEP aktibitatea gizakian arratoietan baino handiagoa den bitartean, arratoi garunean APB-a

gizakiarena baino altuagoa da. Era berean, PEP, PSA solugarria eta APB-aren aktibitatea

giza garunean ez da homogeneoki banatzen (emaitza bereziki adierazgarria PEP-aren

kasuan).

227

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!