26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

76

2.4.3. Zatiki sinaptosomala.

Doktore-tesia

Metodoak

Hauspeakin sinaptosomalak lortu eta tratatu ondoren mikroskopio elektronikoa erabili zen

hauek konfirmatzeko.

2.5. Peptidasen aktibitatearen determinazio fluorimetrikoa.

Fluoreszentzia molekula askok duten ezaugarri fisikoa da. Zenbait molekulak behar

baino energia gehiago jasotzean (egitura elektronikoa kitzikatzean) ohiko egoera

energetikora berriz bilakatzeko argia igortzen dute. Ahalmen honi fluoreszentzia deritzogu

eta ezaugarri honek molekula hoiek oso erabilgarriak bihurtzen ditu ikerkuntzarako.

Peptidasen ikerketarako sustrato artifizialen artean erabilienak β–naftilaminaren eratorri

aminoazidikoak dira, non aminoazidoa amida lotura batez lotzen zaion sustrato artifizialari.

Aminoazil-β–naftilamida molekula honen gain aminopeptidasa jakin batek eragitean,

askatutako β–naftilamina ziklatu egiten da ahalmen fluoreszentea bereganatuz.

Gure esperimentuetan erreakzio entzimatikoa ikertzeko, agertzen zen β–naftilamina

(produktu fluoreszentea) 345 nm-ko uhin luzera duen argi igorpen batez kitzikatu eta,

412nm-ko uhin luzeran β–naftilamina honek, egonkortzeko, igortzen duen fluoreszentzia

neurtzen genuen. Lortutako fluoreszentziaren balio numerikoak, β–naftilamina

kontzentrazio jakinez egindako fluoreszentzia patroi-zuzen batean interpolatzen genituen,

erreakzioan zehar sortu den β–naftilamina kantitatea kalkulatzeko (Greenberg, 1962) (Alba

eta lank., 1989).

Neurtu beharreko laginari sustratoa gehitu eta 37º C-tan (giza tenperatura fisiologikoan)

30 minututan zehar inkubatzen uzten da. Laginean dauden aminopeptidasek sustratoa

(aminoazil-β–naftilamida) anderatuko dute eta askatutako fluoreszentzia plakazko

fluorimetroaren bitartez neurtuko zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!