26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eztabaida

Tesi honetan neuropeptido ezberdinak anderatzen dituzten peptidasen

deskribapena egin da gizaki eta arratoiaren garunetan lagin bezala hartuz. Deskribapena

ahalik eta zabalena izan zedin, lehenengoz maila azpizelularrean entzima hauen banaketa

aztertu da. Hurrengo pausuan, baldintza normaletan garuneko atal ezberdinetan entzima

hauen aktibitate banaketa zein den ikusi da, espezie arteko berezitasunak azpimarratuz.

Azkenengo etapan opiazeoekiko menpekotasun fenomenoan gizaki eta arratoien garuneko

atal konkretuetan aktibitate peptidasikoen modulaziorik gertatzen den analizatu da.

Ikerlanean jasotako emaitzak hurrengo hiru puntu hauetan eztabaidatuko dira:

1. Peptidasen banaketa azpizelularra gizaki

eta arratoiaren garun kortexean.

Ugaztun zeluletan peptidoen anderakuntza proteinen katabolismoaren azkenengo

faseetan kokatzen da. Proteina sintesia mintzei lotutako edo aske dauden erribosometan

egiten den bitartean, proteina edo peptidoen anderakuntza maila azpizelularreko gune

ezberdinetan ematen da, mekanismo ezberdinen bidez gertatuz. Edozein organismo

eukariotako zeluletan bezala, garuneko zelulak proteinen bioeraldaketa edo turn-over delakoa

eragiteko mekanismoak dituzte. Hauek proteina anormal edo minduak, egitura proteinak,

proteina erregulatzaileak edo entzimatikoak eraldatzeko beharrezkoak dira eta gune

azpizelular ezberdinetan deskribatu dira (O’Cuinn, 1997).

Neuropeptidoen inaktibazioa nagusiki peptidasen anderakuntzaren ondorioz

gertatzen dela ezarrita dago (Iversen, 1987). Peptidasen zelula kokapenari dagokionez,

mintzekoak edo zitosolikoak daudela dakigu. Lehenengoak ezagunagoak dira eta zentru

aktiboa gune extrazelularrerantz (gune sinaptikorantz) edo barnerantz dutenak bereiz

daitezke (Turner eta lank., 1987; Maroux, 1987; Dyer eta lank., 1991). Peptidasa solugarriak

gutxiago ezagutzen dira baina aktibitate altua azaltzen dutenez ekintza fisiologiko

ezberdinetan funtzio garrantzitsuak izan ditzaketela deskribatu da (Mantle, 1992; O’Cuinn,

1997).

213

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!