26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

36

Doktore-Tesia

Sarrera

higuingarriaren eragilea bihurtzen da, drogazaleak substantzia hartzeko premia azaltzen

duelarik. NAC-etik VTA-ra doazen zuntz gabaergikoak, neuroegokitze hori dela eta,

dinorfinak expresatzen dituzte eta BPO hauen eraginez VTA-ko zelula dopaminergikoen

inhibizioa gertatzen da, abstinentzia sindromearen sentsazio higuingarriaren kausa bihurtuz,

behintzat bere sindromearen lehenengo egunetan (Nestler, 2001). Drogazaleak egoera

motibazional hau ekiditzeko beraz, droga hartzen jarraitu beharko du.

Heroina menpekotasun animali ereduak erabiliz Chang eta lankideek (1998) NACaren

erdian (core deritzon gunean) eta PF-an elektrodoak jarriz animaliak droga hartzeko

duen jokabide motorea eta gune hauen aktibitate neuronalaren arteko harreman hestua

dagoela frogatu zuten. Dirudienez droga hartzeko mugimendu sekuentzia NAC-ean eta PFan

prozesatzen dira. Ez da ahaztu behar NAC-ak sistema extrapiramidalarekin duen

erlazioa eta PF-ak kortex premotorearekin konexioak dituela (Fernández-Espejo, 2000).

Beraz menpekotasun psikikoa, eta menpekotasun fisikoaren alderdi emozionalaren

substratu neuronalak sistema mesolinbiko dopaminergikoan kokatzen dira.

3.3. Menpekotasun fisikoa:

Opiazeoak etengabe edo kronikoki hartzeak bai gizaki edo animalia ereduetan

neuroegokitze fenomeno bat eragiten du, non beharrezkoa bihurtzen den organismoan

droga maila determinatuak mantentzea, organismo eta drogaren artean lokarri bat sortuz

(Lorenzo eta lank., 1999). Neuroegokitze egoera honen osagai nagusiak tolerantzia eta

menpekotasun fisikoa definitzen duen abstinentzia sindromea dira:

3.3.1. Tolerantzia opiazeo dosi berdinekin efektu txikiagoa sortzea edo, beste

era batera esanda, hasierako efektu berberak lortzeko dosiak igo beharrari deritzogu

(Harrison eta lank., 1998). Morfina edo heroinaren kasuan, hauek era jarraian erabiltzean

azaldutako tolerantzia ez da gradu berberean gertatzen opiazeoek sortutako efektu

guztietan. Adibidez analgesia, euforia, loa eta arnas depresioarekiko tolerantzia nahiko azkar

azaltzen da. Berriz, idorreria eta miosia bezalako efektuekiko tolerantzia agertzea askoz

zailagoa da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!