26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

42

Doktore-Tesia

Sarrera

(κ-hartzaile bitarteko ekintza) eta feed-back mekanismo honen ondorio nagusia

abstinentzia sindromearen sentsazio higuingarria da. Orain urte bi Kish eta lankideek

(2001) heroinazaleen estriatuan eginiko postmortem analisietan dopamina, bere metabolitoa

den azido homobalinikoa, eta tirosina hidroxilasa mailak neurtu zituzten. Kasu guztietan

maila hauek kontrol taldeenak baino heren bat txikiagoak ziren (27-33%). Datu hauek

heroina kronikoki hartzean animali ereduetan gertatutako prozesu berbera adieraztera

ematen digute, heroinazaleetan motibazio egoeraren eta droga beharrizanaren joerari eragin

diezaiokeela proposatuz.

Abstinentzia sindromean LC-a kontrolatzen duen kanpoko osagai garrantzitsu bat

ere badago. Gune honetara entzefalo-enborreko nukleo paragigantozelularretik (PGi) neurona

talde biren aferentziak heltzen dira. Hauek abstinentzia egoeran hiperaktibitatea azaltzen

dute eta molekula ezberdin biren bitartez LC-aren kanpoko eragileak dira egoera

patologiko honetan.

Alde batetik, neurona glutamatergikoak LC-an glutamatoa, aminoazido kitzikatzaile

nagusia, askatzen dute. Hau frogatzen duten lan asko daude: kronikoki morfinarekin

tratatutako animalietan naloxona eman ondoren glutamato mailaren igoerak (Aghajanian

eta lank., 1994), PGi-aren lesioak edo neurotransmisore honen antagonistak (azido

kinurenikoa) sortutako LC-aren hiperaktibitate leuntzea (Rasmussen eta Aghajanian, 1989),

e.a.

Bestetik, beste neurona taldeak oxido nitrikoa askatzen du LC-an gune hau

kitzikatuz. Hildo honetan eginiko ikerketak ere oso ugariak dira: Oxido nitriko sintetasaren

(NOS) inhibitzaile inespezifikoak erabiliz abstinentzia sindromearen intentsitatea leuntzen

dela ikusi da (Kimes eta lank., 1993) baina bere inespezifikotasuna dela eta sortutako

hipertentsioak abstinentziaren tratamendurako deusezten ditu molekula hauek. Vaupel eta

lankideak 1-2 (1995) NSZ-ko espezifikoa den NOSnc-arekiko inhibitzaile selektiboak (7nitroindazola)

abstinentzia era berberean gutxitzeko gai direla eta presio arterialean eraginik

ez dutela ikusi ondoren, terapeutikarako interesgarriak direla proposatu zuten.

Beraz menpekotasun fisikoan emandako aldaketa fisiopatologikoak kanpoko eta

barneko osagai birengatik gertatzen dira: Kanpokoari dagokionez, glutamatoa eta NO-a

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!