26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

32

Doktore-Tesia

Sarrera

3. Opiazeoekiko menpekotasuna.

3.1. Kontzeptuak:

Opiazeoekiko menpekotasuna kausa eta ondorio psikologiko eta sozial

garrantzitsuko fenomeno konplexua da. Bertan substratu biologiko batek (garuna),

denboran zehar agente biologiko baten (opiazeoa) exposiziopean egotearen eraginez,

aldaketa fisiologiko edo biologikoak jasaten ditu. Beraz, menpekotasuna prozesu biologiko

bat dela onartu behar dugu (Nestler eta Aghajanian, 1997).

Droga, menpekotasuna sortzen duen edozein substantzia natural edo sintetikoari

deitzen zaio. Psikiatrek menpekotasun hau diagnostikatzeko Sistema bi onartzen dituzte.

Bata, Osasunerako Mundu–Erakundeak (OME) eratutako CIE-10; eta bestea, Psikiatria

Amerikarreko Batzordeak egindako DSM-IV-a (Diagnostic and Statistical Manual of Mental

Disorders). Azken honek, droga-menpekotasuna narriadura nabaria sortarazten duten

substantzia psikoaktiboekiko kontsumo-jokabide moldagabeari deritzo (American

Psychiatric Association, 2000).

Gainera bien artean menpekotasun diagnostikoaren irizpide nagusiak ezarri ziren.

ICD-10 (1992) eta DSM-IV-ean (1994) ikus daitezke 7 irizpide hauek:

1. Tolerantziaren sorrera.

2. Abstinentzia sindromearen agerpena.

3. Opiazeoaren erabilpena hasieran nahi izandakoa baino kopuru handiagoan

edo denboraldi luzeagoan.

4. Opiazeo kontsumoa kontrolatu ezina edo kontsumitzeko premia

kontrolagaitza.

5. Opiazeoa lortzeko edo bere efektuak lortzeko denbora asko erabili.

6. Opiazeoaren kontsumoaren ondorioz lan, gizarte edo solas aktibitateen

murrizketa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!