26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

50

Doktore-Tesia

Sarrera

Roques-en taldeak lan mordoa aurkeztu ditu, endopeptidasa neutroa 24.11 (entzefalinasa)

edo aminopeptidasa N-an eta hauen inhibitzaileetan oinarritutako esperimentuak azalduz.

BPO-en anderakuntza azaltzen den atalean ikusi bezala, entzefalinasa eta

aminopeptidasa N, PSA-rekin batera, peptido hauen anderatzaile nagusiak dira. Tiorfana,

entzefalinasa eta APN-aren inhibitzailea, morfinarekiko abstinentzia sindromea leuntzeko

gai dela ikusi eta erabilpen honetarako medikamendu bezala proposatu da (Maldonado eta

lank., 1992; Roques eta Noble, 1995). Tiorfana, kelatorfana eta RB101 (entzefalinasa eta

APN inhibitzaileak ere) nozizepzio aurkako ahalmena dutela deskribatu da (Roques eta

lank., 1999). RB101-ak hain zuzen, morfinaren analgesia erabat potentziatzen du eta

zertxobait ere ibuprofenoa eta az.azetil salizilikoarena (hanturaurkako ez-esteroideoak)

(Nieto eta lank., 2001). Ahobidetik eman daitekeen RB120-ak ere min mota ezberdinak

murrizteko gaitasuna duela ere frogatu zen (Noble eta lank., 1997). Hau dela eta,

inhibitzaile hauek analgesiko berri bezala edota analgesian opiazeoen laguntzaile bezala

proposatu dira, morfinaren kontrako efektuak gutxituko lituzketelako (Roques eta lank.,

1999; Ortega-Alvaro eta lank., 1998; Noble F eta lank., 1999, Boudinot eta lank., 2001).

Egia esan inhibitzaile hauek tetrahidrokannabinolak sortutako antinozizepzioa

potentziatzen duela ere frogatu da, sistema opioidea eta kannabinoideak mina erregulatzeko

dituzten bideak erlazionatuta daudela adieraziz (Reche eta lank., 1998). Urte batzuk

lehenago Maldonado eta lankideek (1993) RB101-a CCK-B hartzailearen antagonista

batekin batera ematean nozizepzio aurkako efektu boteretsua lortzen dela deskribatu zuten.

Datu bezala, orain urte bi Noble eta lankideak (2001) beste inhibitzaile bat, RB129

(iodo erradioaktiboz markatua), APN-aren NSZ-ko banaketa hobeto ezagutzeko erabili

zuten.

Analgesiarekin erlazionatuz, endopeptidasa neutroaren genea ezabatuta duten

saguetan plaka beroaren frogan estimulu mingarri honekiko erresistentzia handiagoa

azaltzen zuten knock-out saguek (Saria eta lank., 1997). Talde berberak,

drogamenpekotasunen gaian sartuaz, sagu mutante hauetan kontroletan baino etanol

kontsumo handiagoa ikusi zituen (Siems eta lank., 2000). Emaitza hau 4 urte lehenagoko

beste ikerlan batekin ez dator bat. Izan ere, Szczepanska eta lankideek (1996)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!