26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eztabaida

Neuropeptidoen zelula berneko erregulazio mekanismoen ezagutzak oraindik

hutsune asko ditu. Peptidoen aktibitatearen kontrol fisiologikoa egiten duten peptidasak

mintz sinaptikoan lotutako ektopeptidasak izan behar dutela proposatu da (Schwartz eta

lank., 1981). Egia esan, mintzari lotutako aminopeptidasak neurotransmisore peptidikoen

kontrolean eragina dutela aspaldidanik deskribatu da (Turner, 1986). Hala ere, gizaki eta

animalien ehun ezberdinen zelulen zatiki solugarrian peptidasa aktibitatea oso ugaria dela

ikusi da, entzima hauen funtzioa zein den oraindik oso argi egon ez arren.

Tesi honetarako eginiko esperimentuetan aktibitate peptidasikoa zatiki azpizelular

guztietan aurkitu da eta banaketa patroia oso antzekoa izan da gizakia zein arratoiaren

garunen kortexean. Gainera, entzima solugarrien aktibitatea mintzari lotutakoena bezain

bestekoa edo handiagoa dela ikusi da.

1.1. Peptidasa solugarriei dagokionez, prolil endopeptidasa izan ezik

beste guztien aktibitate handiena zatiki sinaptosomalean aurkitu dugu bai gizaki zein

arratoiaren garun kortexean.

Aipatzekoa da piroglutamil peptidasa I (PG I) eta aspartil aminopeptidasa (APA)

aktibitate espezifikoen zati handi bat amaiera sinaptikoan azaldu izana.

Lehenengoari dagokionez, gure taldeak duela gutxi adin ezberdineko arratoien

zerebeloan nerbio sistema zentrala (NSZ) heldu ahala sinaptosometako PG I aktibitatea

bikoiztu egiten dela deskribatu zuen. Arratoi helduetan, zatiki azpizelularrak konparatuz

gero, aktibitate nagusia maila sinaptomalean agertu zen bai PG I solugarrian zein mintzari

lotutakoan. Gainera, zatiki zitosolikoaren PG I aktibitateak arratoiak heldu ahala

ikusgarrizko beherakada jasaten duela ikusi zen (Gandarias eta lank., 2000). Tesi honetan

banaketa azpizelularrerako gizaki eta arratoi helduen garun kortex laginak erabili ditugu eta

PG I entzimaren banaketa azpizelular berdina agertu da; hau da, maila sinaptosomal altuak

eta zitosoliko baxuak. Beraz, entzima honen forma solugarriaren ekintza azpizelular nagusia

maila sinaptikoan gertatzen dela esan genezake.

APA-ren kasuan ere aktibitate nagusia sinaptosometan azaltzen da gizaki eta

arratoiaren garun kortexean. Portzentai txikiagoan baina hala ere nagusiki, leuzil

215

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!