26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

232

Doktore-tesia

Eztabaida

sindromea eta entzefalina mailak erlazionatzen dituzten ikerlanetan ez dagoelako

adostasunik (Wüster eta lank., 1980; Bergstrom eta Terenius, 1979; Uhl eta lank., 1988).

3.1.2. Puromizinarekiko sentikorra den aminopeptidasari (PSA) dagokionez,

aurkitutako aldaketa esangarriak heroinazaleetan eta opiazeoekiko menpekotasun animalia

ereduetan (tolerantzia eta abstinentzia taldeetan) azaldu dira; baina soilik PSA solugarrian.

Kasu honetan ere animalietan APN-arekin ikusitako joera azaldu da. Tolerantzian

zeuden arratoietan PSA-ren aktibitatea kontrolena baino handiagoa izan den bitartean,

abstinentziadunetan kontrako joera aurkitu dugu. Aktibitate mailen arteko ezberdintasunak

handiegiak ez diren arren, bai gizakia eta arratoiaren garuneko atal konkretu batzuetan

esangarriak izan dira.

I. Opiazeoekiko tolerantzia egoeran bai gizakia heroinazale eta bai arratoi

“morfinazaleen” garun kortex prefrontalean PSA solugarriaren aktibitatea altuagoa dela

ikusi da. Emaitza hau espezie bietan eta garun gune konkretu honetan gutxituta aurkitu

izanak bere garrantzia izan lezake; kortex prefrontala menpekotasunaren gune

garrantzitsuenetarikoa baita, bertara sistema mesolinbiko dopaminergikoko neurona ugari

heltzen direlako (Nestler eta Aghajanian, 1997; Nestler, 2001).

Heroina eta BPO-a erlazionatzen dituzten ikerlanak eskasagoak dira; are gutxiago

gizakietan egindakoak. Gure esperimentuetan heroinazaleetan aurkitutako aktibitate

handitzeak Weissman eta Zamir-ek (1987) eta Cappendijk eta lankideak (1999)

adierazitakoarekin kontrajartzen direla esan daiteke. Ikerlari hauek diotenez heroina

tratamendu kronikoak entzefalina eta dinorfina mailak igotzea eragiten du. Hala ere,

emaitza hauek animalia ereduetan eta NSZ-ko beste gune batzuetan aurkitu ziren.

II. Abstinentzia sindromeari dagokionez arratoien garunean PSA solugarriaren

aktibitatea kontrolena baino txikiagoa dela ikusten da; kortexean eta estriatuan datuak

esangarriak direlarik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!