26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Metodoak

2.4. Zatiki azpizelularren purutasunaren froga:

Zatiki zelular ezberdinen purutasuna frogatzeko asmoz esperimentu ezberdinak egin

ziren bai gizaki zein arratoi garun kortexean. Sinaptosomen purutasunaren frogaren kasuan

izan ezik beste esperimentu guztietan zatikiak bata bestearekin konparatuz frogatu ziren

hauen purutasunak, emaitzen atalean ikusiko den bezala.

2.4.1. Entzima markatzaileak:

Zatiki zitosolikoaren purutasuna. Laktato deshidrogenasa aktibitatea (Berguemeyer

eta Brent, 1972) NADH-a eta pirubatoarekin laginak inkubatu ondoren

determinatu zen. Lagin bakoitzarentzako erreakzio denbora aldakor baten

ostean, NADH galpena espektrofotometroan neurtu zen 340nm-tan.

Zatiki mitokondrialaren purutasuna. Sukzinato deshidrogenasa aktibitatea neurtzeko

(Reddy eta Weber, 1986) sukzinatoa eta zianatoa zeraman disoluzio batekin

inkubatu ziren laginak. Entzima horren eraginez dikloroindofenolaren agerpenak

sortutako kolorazioa espektrofotometroaren neurtu zen 600 nm-tan.

Zatiki mikrosomalaren purutasuna. NADPH C zitokromo oxidasa aktibitatea

(Graham eta Ford, 1984) rotenonearen presentzian entzima horren erredukzioa

aztertuz egin zen neurketa, espektrofotometroaren bidez (550 nm).

Zatiki mielinikoaren purutasuna. 2’-3’ nukleotido zikliko fosfodiesterasa aktibitatea

(Nishizawa eta lank., 1980) lagina bromotimol urdina eta imidazol-HCL

indargetzailearekin inkubatu ondoren neurtu zen espektrofotometrikoki.

2.4.2. Zatiki nuklearra.

DNA edukina (Cesarone eta lank., 1979) lagina ilunpean 33258 Hoechst-arekin inkubatu

ondoren neurtu zen fluorimetrikoki.

75

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!