26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eztabaida

225

2.2. Puromizinarekiko sentikorra den aminopeptidasa

(PSA) garunean azaltzen den aminopeptidasa ugariena dela deskribatu da (Hersh eta

lank., 1987). Entzima honek mintzari lotutako eta solugarria den isoforma bi dituela

deskribatu da, bigarrenaren aktibitatea askoz handiagoa delarik (McLellan eta lank., 1988).

Mintzari lotutako entzefalina anderatzaileen artean AP MII-a APN-a baino aktiboagoa dela

deskribatu da (Giros, 1985). Gainera mintzari lotutako PSA edo AP MII garunarekiko

espezifikoa den bitartean, isoforma solugarria eta APN-a beste ehun askotan isolatu dira

(Solhonne eta lank., 1987; Mantle, 1992; Yamamoto eta lank., 1998, Shimizu eta lank.,

2002). 1997an Tobler-en taldeak gizakiaren neuronetako PSA klonatu zuen.

Gure esperimentuetan, PSA espezie bietan azaldu da. Gainera, aminopeptidasa

honen aktibitatea ikertutako peptidasa guztien artean handiena dela ikusi dugu. Era berean,

mintzari lotutako peptidasa aktibitateen artean AP MII-arena izan da nagusia. Beraz

emaitza hauek beste argitarapenek diotenarekin bat datoz.

Banaketa erregionalari dagokionez, proentzefalina eta prodinorfina eta hauen

eratorriak NSZ eta periferikoko gune askotan isolatu dira, adibidez estriatua, hipokanpoa,

kortexa, hipotalamoa, e.a. (Roques, 1999). BPO batzuen hidrolisia sor dezakeen PSA garun

atal hoietan maila altuetan azaldu da. Hala ere, giza garun kortexean ikusitako PSA

solugarriaren aktibitatea beste ataletakoa baino eskasagoa izan da. Arratoi garunean ez da

berezitasun hau nabaritu.

Espezie arteko konparaketari dagokionez, giza garunean PSA-ren aktibitatea

arratoiarenean baino esangarriki handiagoa dela ikusi dugu. PSA solugarrian aztertutako atal

guztietan, eta AP MII-aren kasuan atal gehienetan azaldu dira emaitza hauek. Gainera,

hurrengo puntuan ikusiko dugun bezala APB aktibitatearen alderantzizko emaitzak izan

dira.

2.3. Arginil aminopeptidasa edo APB gizakia eta animalietan

isolatutako eta substratu bezala N-muturrean arginina edo lisina duten peptidoak

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!