26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

30

Doktore-Tesia

Sarrera

honen aktibitate egokia pH pixkat azidoan ematen da (pH 6.5-6.8) (O’Cuinn, 1997). Honek

konpartimentu azpizelularretara egokitzeko gaitasuna ematen dio, bertan gertaera

fisiologiko ezberdinetan parte har lezakeelarik (Foulon eta lank., 1999).

Lan ezberdinetan leukotrieno hidrolasarekin (LTA4-ren anderatzailea) egitura eta

funtzio erlazioa duela azaldu da, eta gainera Lys-bradikininatik (kalidina) bradikinina

eratzeko gai denez, aminopeptidasa B-ak hantura prozesuetan funtzioren bat joka lezakeela

proposatu da. Gainera beste propeptido edo prekurtsore ezberdinen prozesamenduan

(proentzefalina, prokolezistokinina, e.a) eragiten duela ere deskribatu da (Yasothornsrikul

eta lank., 1998; Foulon eta lank., 1999).

2.2.2.5. Leuzil aminopeptidasa (EC 3.4.11.1):

Espezifizitate zabaleko aminopeptidasa honek oligopeptido ezberdin asko hidrolisa

ditzake, N-muturrean ez direnean alanina, zisteina edo gly-gly sekuentzia azaltzen edota

azken aurreko aminoazidoa prolina ez denean (O’Cuinn, 1997).

1986an Kohno eta lankideak gizaki gibelaren zitosolean isolatu zuten, Mg 2+ edo

Mn 2+ -arekin aktibatu eta, aminopeptidasa gehienak bezala, bestatinarekin inhibitu daitekeen

metaloentzima dela adieraziz. Kasu honetan LAP-ren pH egokia nahiko basikoa da, 9.5 -

10.5-ekoa hain zuzen. Autore batzuk prolil aminopeptidasa eta LAP entzima berbera dela

iradokitzen dute (Turzynski eta lank., 1990).

1991an Gibson eta lankideek giza garuneko LAP purifikatu eta neuropeptido

ezberdinen gain nola eragiten duen ikertu zuten. Guztien artean leu-entzefalina zen gehien

anderatzen zuena, baina hala ere peptido opioide honekiko espezifizitatea PSA-rena baino

8 bider txikiagoa da. Entzima solugarri honen benetako papera oraindik ez dago oso argi

baina, alanina aminopeptidasa solugarria bezala, ehun askotan hedatua dagoenez zelula

barneko proteinen bioeraldaketa edo turnoverrean erantzunkizun handia izan dezakela

proposatzen du talde honek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!