26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eztabaida

Zentzu honetan, entzefalina, dinorfina edo endorfinak zuzenki edo era ez-zuzenean

abstinentzian dauden heroinazaleei edo animaliei ematean sindrome horren sintomatologia

murriztu egiten dela deskribatu da (Tseng eta lank., 1976; Clement-Jones eta lank., 1979;

Wen eta lank., 1983). Beharbada PSA-ren murrizketak zentzuren bat izan lezake

abstinentzia prozesuan.

Dena den, PSA-k BPO-en anderakuntzan eta (ondorioz) menpekotasunaren

fisiopatologian zein eratan eta non eragin dezakeen asmatzea nahiko zaila da, gehienbat

entzima zitosolikoa baita. Puromizinak entzefalinen anderakuntza inhibitu dezakeela eta

PSA-k BPO ezberdinak anderatzen dituela ezarrita dago (Chailet, 1983; Taylor, 1993) baina

bere funtzio fisiologikoa oraindik oso eztabaidatua da.

Sarreran, emaitzetan eta eztabaida honetan ikusi den bezala opiazeoekiko

menpekotasunak BPO-en anderatzaileak diren aminopeptidasa nagusienetan eraginen bat

badu. Baina BPO-en katabolismoaren aldaketa hauei ez dizkiete zuzenean peptido hoien

maila gutxitze (tolerantzian) edo handitzeak (abstinentzian) jarraitzen; edo behintzat zentzu

honetan datuak kontrajarriak dira (Trujillo eta Akil, 1991; Trujillo eta lank., 1995). Baina

honek ez du esan nahi neurona opioidergikoetan erregulazioren bat gertatzen ez denik.

Azken finean, neurona hauen barneko peptido edukina prozesu ezberdinen menpe baitago.

Alegia, biosintesia, askapena eta anderakuntzaren menpe. Adibidez, Saria eta lankideak

(1997) neutral endopeptidasa 24.11-ren genea ezabatuta zeukaten saguetan leu eta metentzefalina

mailak igo beharrean jaitsita daudela ikusi zuten. Emaitza hau paradoxikoa

dirudien arren, sagu hauetan entzefalinen biosintesiaren feed-back negatiboa gertatzearen

ondorioz peptido hauen mailak jaisten direla adierazi zuten.

Antzeko arrazonamenduarekin Trujillo eta Akilek (1991) morfinaren eraginpean

BPO-en biosintesiaren feed-back negatiboa gertatzen dela adierazi zuten. Biosintesiaren

beherakada hau nahiko ixila mantentzen da morfinaren efektupean (tolerantzia), opiazeoen

efektuetariko bat neuronengain neurotransmisoreen askapen inhibizioa baita (Lorenzo eta

lank., 1999). Abstinentzian neurona opioidergikoen hiperaktibitate egoerak BPO biltegiak

azkar agortu litzake, biosintesia inhibituta egon baita.

233

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!