26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

LC-an askatzen duten neuronen hiperaktibitatea litzateke. Barnekoa berriz AMPz bidean

gertatutako up-regulation delakoa eta CREB-aren indukzioa da. Gainera osagai hau bide

mesolinbikoan abstinentzian azaldutako emozio-egoera negatiboaren arduraduna da

(Nestler, 2001).

3.4. Menpekotasuna eta barne sistema opioidea:

70. hamarkadan gure NSZ-an hartzailez eta hauenganako afinitatea duten peptido

endogenoz osotzen zen barne sistema opioide bat geneukala aurkitu zenetik hona,

opiazeoekiko menpekotasunaren zergatiak ulertzeko egindako ikerketak oso ugariak izan

dira eta fenomeno hau ezagutzeko egindako aurrerapausuak etengabekoak. Gaur egun

menpekotasun psikikoan eta fisikoan eragin nagusia duten NSZ-ko atalak definituta daude

eta ikertzaile gehienen eritziz droga psikoaktibo guztiek era batera edo bestera gune

berdinetan eragiten dute.

Ikusi denez menpekotasun psikikoan sistema mesolinbikoaren aktibazioa da abusu

drogen ekintza nagusia. Sistema honen neurotransmisore garrantzitsuena dopamina den

arren, zirkuitu mesolinbiko hau bere modulazioan eragina duten zuntz opioidergiko anitzez

osatuta dago. Gehienak neurona laburrak dira, entzefalinak edo dinorfinak askatzen

dituztenak, eta zuntz luzeren bat ere badago (dinorfina eta endorfinak) (Nestler, 2001).

Droga kontsumoa kronikoa egin denean lehen azaldutako neuroegokitze prozesua

dela eta drogazaleak droga horren beharrizana azalduko du (craving), bakoitzean dosi

handiagoetan (tolerantzia) bere egoera higuingarri kronikoa gainditzeko. Egoera horren

neurotransmisore arduradun ez-zuzena barne peptido opioide bat dugu (dinorfina). Era

berean, beste NSZ-ko atal batzuetan eta hazkuntza zeluletan deskribatu den bezala,

menpekotasun fisikoa azaltzen duten hartzaile-osteko fenomeno ezberdinen ondorioz

proteina askoren (entzimak, transkripzio faktoreak, erretenak, e.a.) espresioa handitu egiten

dela nahiko argi dago.

Tesi honen helburuetariko bat morfina edo heroinak barne peptido opioideen

metabolismoan zein eratan eragiten duen ezagutzea da. Menpekotasunari buruz hitzegitean

ikusi bezala, opiazeoak hartzean hartzaileen dentsitatea aldatu daitekeen teoriak kontrako

43

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!