26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eztabaida

gertatzen dela. Azken finean, aztertutako peptidasa ezberdinek neuropeptido edo beste

peptido askoren anderakuntzan parte hartzen dutela deskribatu da hainbat ikerlanetan;

baina peptidasa hauen zati handiena zelula barnean kokatzen dela jakinik, entzima hauen

ekintza mekanismoari buruzko hutsune zabal bat dagoela ikus dezakegu.

Peptidasa zitosolikoen eztabaidan entzima hauek Euren funtzio ezberdinak zelulatik

kanpora jariatu ondoren edo beren substratua diren peptidoak zelulan barneratu ondoren

egin litzaketela proposatu da (Gibson eta lank., 1989). Proposamen hau gune aktiboa zelula

barnera begira duten mintzari lotutako entzimentzako baliagarria da, AP MII-a adibidez

(Dyer eta lank., 1990).

Azkenengo urteotan hormona peptidiko edo hazkuntza faktore batzuk zelula

barnean ekintza intrakrino bat izan dezaketenaren hipotesia jarri da agerian. Peptido hauek

zelula kanpotik barneratu ondoren edo barnean atxikita gelditu ondoren zelularen aktibitate

ezberdinak modulatu ditzaketela proposatu da (geneen transkripzioa edo zelula bereizketa

adibidez) (Re, 2002; 2003). Hildu honetan hipofisiko hormona peptidiko batzuk edo

angiotentsina II-ak aktibitate intrakrinoa izan dezaketela deskribatu da (Houben eta Denef,

1994; De Mello eta Danser, 2000; Schuijt eta Danser, 2002).

Tesi honen helburuetariko bat NSZ-an peptido ezberdinen anderatzaileak diren

peptidasen aktibitate azpizelularra deskribatzea izan da. Ikus dezakegunez, entzima hauek

aztertutako zatiki azpizelular guztietan agertzen dira eta zelula barnean aktibitate handia

daukate. Emaitza hauek hipotesi intrakrino hau osotzen lagundu gaitzakete; azken finean,

ekintza intrakrinoa duten peptidoen erregulazioan peptidasek funtzioren bat izatea posible

baita.

Peptidasen banaketa azpizelularraz gain, entzima hauek NSZ-eko atal ezberdinetan

zein eratan banatzen diren ezagutzeak beraien funtzioari buruzko datu gehiago biltzen

lagun ziezagukeenez, tesiaren bigarren fasean gizaki eta arratoi arrunten (baldintza

normaletan daudenak) garuneko gune ezberdinetan 7 peptidasa hoien aktibitateak neurtu

genituen:

221

Doktore-tesia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!