26.08.2013 Views

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

Morfina taldea - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

214

Doktore-tesia

Eztabaida

Lan honetarako aukeratutako peptidasen zelula-barneko aktibitateak ezagutzeko

aspaldi deskribatutako banaketa zelularraren teknika erabili dugu. Teknika honen bitartez

lortutako zatiki azpizelularrak sinaptosomak, mielina, mitokondriak, mikrosomak, nukleoa

eta zitosola izan dira. Euren artean aipagarria da sinaptosoma bezala ezagututako egituren

lorpena. Hauek neuronen bukaera sinaptikoz sortutako egiturak dira. Bixikula hauen

edukinaren zati handi bat zitosolikoa da –zitosol edukin guztiarengandik bananduta

geratzen dena –, bertan aurkitutako LDH aktibitate altuak adierazten duten bezala (Gray

eta Whitaker, 1962).

Tesi honetan teknika horren bitartez lortutako zatiki azpizelularren purotasun

frogak egin ziren. Gure datuak Gray eta Whitakerrek sinaptosoma mailan

deskribatutakoarekin bat datoz. Bai gizakia zein arratoi kortex laginekin egindako banaketa

azpizelularraren ondorioz lortutako zatiki sinaptosomalean eta zitosolean LDH maila altuak

daude; beste zatikiekin konparatuz, bikoitza baino gehiago.

Bestalde, sinapsietatik eratorriko egitura hauek morfologikoki zein funtzionalki

nahiko egonkorrak direla dakigu. 70. hamarkadaren bukaeran egindako ikerlan batean,

gizaki eta arratoi garun kortex laginak hozkailuan biltegiratu ondoren, lagin freskoekin

konparatuz antzeko propietateak mantentzen dituztela ikusi zen. Propietate hauen artean,

kaltzio-bitarteko kinadak erabiliz sinaptosometatik neuropeptidoen askapena eragin

zitekeela aipatu zuten Dodd eta lankideek (1979).

Ildo honekin jarraituz, peptidasa aktibitateen gain hil ondorengo atzerapenak

(postmortem delay) edo laginen izozte denborak eraginik duenentz jakiteko korrelazio ikerketa

egin da tesi honetan. PSA solugarria eta arginil aminopeptidasa (APB-a) adibide bezala

hartuz, ez zen erlazio esanguratsurik ikusi baldintza fisiko hoiek eta aktibitate peptidasikoen

artean.

Era berean, beste zatikien isolamenduari dagokionez, hau egokia izan zela

adierazten diguten emaitzak jaso genituen (emaitzen atalean 12. taulan adierazitakoak).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!